Genuine
FUTBOLA, GIZARTERATZEA ETA AHALDUNTZEA GOL BAKOITZEAN
Genuine Liga
Genuine Liga deritzo desgaitasun intelektuala duten pertsonak lehiatzen diren ligari.
Espainiako Ligaren ekimen bat da, eta Athletic Club-ek bere talde propioa du liga horretan.
+ 500
ENTRENAMENDU-ORDU
36
ALDIZ IRITSI AMAIERAKO FASEETARA
EHUNDAKA
GOL OSPATUTA ANIZTASUNAREN ETA GIZARTERATZEAREN IZENEAN
Kirola bizi-kalitatea hobetzeko bide gisa
Frogatuta dago kirolak egundoko onurak dakarzkiela desgaitasun intelektualak dituzten pertsonei: haien osasun fisikoa hobetzen du; osasun mentalerako ere onuragarria da (estresa eta antsietatea murrizten eta depresioa saihesten laguntzen du); gaitasun sozialak garatzeko balio du (lagunak egiteko, taldean aritzeko eta autoestimua hobetzeko balio du); eta garapen kognitiboa indartzen du (planifikatzea, erabakiak hartzea eta kontzentrazioa).
Bestalde, Athletic Club-en talde ofizial batean parte hartzeak bultzada itzela ematen dio jokalarien motibazioari, eta gizarteratzea eta ahalduntzea errazten ditu.
Txapelketa honek lau amaierako fase ditu, eta fase bakoitza Futbol Profesionaleko Ligako klub batek antolatzen du. Trofeo Fair Play torneoko lehen bost edizioak Athletic Club Fundazioaren taldeak irabazi ditu; hau da, txapelketan parte hartzen duten talde guztietan artean jokorik garbiena gureek dutela erakutsi dugu behin eta berriz.
Atezainak
Atzelariak
Erdilariak
Aurrelariak
Lantalde teknikoa
Non garatzen den proiektua
Genuine festibalari loturiko berriak
2030 agendarekin konprometituta
HARTU PARTE GENUINE PROIEKTUAN
Proiektuan parte hartu nahi baduzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan. Hemen gaude, zuri laguntzeko prest.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Genuine-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu