
Athletic Club Fundazioak Genuine Ligako azken Fasea antolatuko du Lezaman maiatzaren 31etik ekainaren 1era bitarteko asteburuan
Athletic Club Fundazioak Genuine Ligako laugarren eta behin betiko Azken Fasea antolatuko du maiatzaren 31etik ekainaren 1era bitarteko asteburuan. Lezamara joan eta Athletic Genuine babesteko aukera paregabea, Fundazioaren Inklusioa arloan kokatutako proiektuetako bat.
47 taldek azken partidak jokatuko dituzte 2024/25 denboraldiko txapeldunak zehazteko. Athletic Clubek anfitrioi lanak egingo ditu eta giro ona ziurtatuta dago.
Athletic Genuinek larunbatean, hilaren 31n, ekingo dio bere parte-hartzeari, goizeko 11:00etan, 1. Zelaian, Villarreal CF taldearen aurka.
Arratsaldean, 17:30ean, eta 2. Zelaian, San Mames zaharreko arkukoan, Genuine taldeko lehoiek Malaga CF Fundazioaren aurka jokatuko dute.
Azkenik, Athletic Club Fundazioak bere azken partida jokatuko du igandean, 10:30ean, berriz ere 2. zelaian, Real Betis Balompieren aurka.
Denboraldi honetan, Genuine Ligak 47 talde ditu, “Respeto” eta “Compañerismo” multzoetan banatuta, azken horren baitan dago Athletic Club Fundazioa. Beti bezala, Genuine Peña taldearekin batera asteburu osoan egongo da, Lezamako harmailei beroa eta poza emanez. Zaletu guztiak animatzen ditugu gure taldeari asteburu zirraragarri honetan laguntzera.

Athletic Clubek familia athleticzalea Lezamara joatera animatzeko argitaratu duen bideoak dioen bezala:
47 talde
Ilusio bera.
Eta garrantzitsuena behar dute …
Euren jendea. Familia zuri-gorria.
Haiek ere amesten dute zuk euren gola oihukatzea
Zatoz Lezamara.
Anima iezaiezu.
Genuine… futbola da.
eta, noski, Athletic da.