Egin bat
Athletic-en komunitatearekin
Athletic Club Fundazioaren parte izatea talde bat babestea baino askoz gehiago da; berezi egiten gaituzten balioak gauzatzen laguntzea da.
150 enpresa baino gehiago dira Athletic Club Fundazioaren parte
- Patroiak eta Ohorezkoak
- Estrategikoak eta Ongileak
- Babeskide Nagusiak
- Babeskideak
- Laguntzaile nagusiak
- Laguntzaileak
KAIXO LANAK
EKANAR
AZOKA
BAR MUGI
DO BILBAO
NOTARÍA AREATZA
STREET MARKETING
JUAN JOSE SALABERRI
OPTEAM ASESORES

Lagundu Athletic-en bidez zure ingurua hobetzen
Athletic Club Fundazioaren parte izatea gure inguruko gizartearen ongizatea hobetzen laguntzea da.
Enpresen laguntza jasotzeak Athletic-en balioak gauzatzeko aukera ematen digu Athletic Club Fundaziokooi. Hala, besteak beste, gure komunitateari eta kolektibo zaurgarriei bultzada emateko balio digu laguntza horrek, bai eta kulturaren bidez gizartea eraldatzeko ere. Zure enpresa munduan bakarra den filosofia honekin lotu nahi baduzu, ez egin zalantzarik eta sartu Athletic Club Fundazioa babesten duten enpresen taldean.
Ez galdu aukera hau: egin bat eta lagundu aldaketan
Ez galdu zure enpresa Athletic Club Fundazioaren balioekin eta lan onarekin lotzeko aukera hau. Fundazioari laguntza ematea ez da soilik ohore bat, baita gure Athletic maitearen espiritua bizirik iraunarazteko modu bat ere.
Emaiozu zure enpresari Athletic-en harrotasuna sentitzeko aukera!
Ekitaldi esklusiboetara joateko aukera
Parte hartu enpresa laguntzaileentzat soilik antolatzen diren ekitaldi berezietan, topaketetan eta ekintzetan.
Kontaktu-sarea
Sortu harremanak beste enpresa athleticzale batzuekin, eta hedatu zure sare profesionala.
Aitortza eta esker ona
Jaso gure esker ona zure laguntzagatik, eta sentitu familia handi honen parte izatearen ohorea.