• Proiektuak 
    • Proiektuak ezagutzea
    • Komunitatea Gizarteari oro har zuzendutako proiektuak, guztion ona sustatzen duten ekimenak garatuz, osasunaren, kirolaren eta ingurumenaren eremuetan.
    • Inklusioa Egoera zaurgarrietan dauden kolektiboei zuzendutako proiektuak. Proiektu horien artean batzuk haurrentzat dira eta beste batzuk, helduentzat.
    • Kultura Gure proiektuek bestelako futbola egin daitekeela aldarrikatzen dute, eta horretarako, kultura-jarduerak programatzen ditugu gizarte-eraldaketarako tresna gisa. Horrez gain, futbola gazteen hezkuntza-ibilbidean aliatu gisa baliatzen dugu.
  • Nor garen 
    • Fundazioa ezagutu
    • Gardentasuna Athletic Club Fundazioaren informazioa instituzional eta ekonomikoa.
    • GIH 2030 Agendarekin konprometituta gaude. Ildo horretan, gure komunitate pertsona guztientzat etorkizun jasangarri eta parekidea eraikitzeko ekintzak martxan jartzen ditugu.
  • Egin gurekin bat 
    • Nola elkartu deskubritzea
    • Boluntariotza Egin zaitez boluntario eta aldatu beharrizan handiena duten horien bizitza.
    • Donazioak Zure laguntzarekin urrunago irits gaitezke. Izan ere, modu asko daude hondar ale bat jartzeko, eta hau horietako bat da..
    • Club Athletic Sartu Club Athletic osatzen duten fundaziozaleen komunitatean eta babestu gure proiektu soziala.
    • Enpresak Zure enpresak ere lagun dezake Athletic Club handiago egiten.
  • Berriak
  • Kontaktua




eu 
  • eu
  • en
  • es
 

GIH- 2030 Agendarekin konprometituta

Ekintza zehatzak burutzea, gure komunitateko pertsona guztientzat etorkizun jasangarriagoa eta parekideagoa lortzeko.

Athletic Club Fundazioak konpromisoa hartu du NBEk ezarritako GIH betetzeko: pobrezia desagerraraztea, planeta babestea eta oparotasuna bermatzea, garapen iraunkorrerako agenda berriaren barruan.

Pobrezia desagerraraztea

Pobrezia desagerraraztea

Inklusioa eta gaikuntza bultzatzen ditugu proiektuetako erabiltzaileak pobrezia-ziklotik aldentzeko, eta horretarako, gaitasun sozialak, pertsonalak zein hezkuntza-trebetasunak eskaintzen dizkiegu askatasunaz gabeturik dauden pertsonei, gazteei, haurrei, etxerik ez dutenei eta indarkeria testuinguruak bizi dituztenei, hartara, gizartean eta lan-munduan sartuko direla eta delinkuentzian eroriko ez direla ziurtatzeko.

Goserik ez

Goserik ez

Beharrezko elikadura produktuak eskaintzen ditugu, eta aukerak ematen, onuradunek bizimodu osoa izan dezaten.

Osasuna eta ongizatea

Osasuna eta ongizatea

Jarduera fisikoa eta ohitura osasungarriak sustatzen ditugu, gaixotasunak eta portaera kaltegarriak prebenitzeko, pertenentzia-sentimendua eta errekuperazio psikologikoa finkatzeko, pertsonen arteko harremanak hobetzeko, eta autoestimua, nork bere buruan duen konfiantza, ahalduntzea, motibazioa eta erresilientzia indartzeko.

Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza

Irakurzaletasuna, euskara, eta askotariko errealitateei eta GIHei loturiko gizarte-sentsibilizazioa bultzatzen ditugu. Kirolak giza garapenean zer eragin duen ikusarazten ahalegintzen gara, eta literatura, zinema eta futbola uztartzen ditugu. Hori gutxi balitz, hezkuntza arloko aukerak ematen ditugu, eskola-absentismoa murrizteko eta errendimendu akademikoa hobetzeko, errespetua, lankidetza, elkartasuna eta berdintasuna balio ardatz hartuz.

Genero-berdintasuna

Genero-berdintasuna

Ahizpatasun-guneak sortzeaz gain, emakumeentzako aukera-berdintasuna sustatzen dugu kirolean zein zineman, bistaratze-kanpainak eginez, genero-berdintasunaren gainean kontzientziatuz, bazterkeriaren eta indarkeriaren aurka borrokatuz, baliabide-ekonomikoak eta hezkuntzakoak eskuratzea erraztuz eta emakumezko kirol-erreferenteak eskainiz.

Ur garbia eta saneamendua

Ur garbia eta saneamendua

Ur garbiaren eta saneamenduaren eskuragarritasun unibertsala bermatzen dugu, funtsezko baliabide hori babesteko eta komunitateen osasuna eta ongizatea hobetzeko jardunbideak bultzatuz.

Energia eskuragarria eta ez kutsagarria

Energia eskuragarria eta ez kutsagarria

Isurketak murrizteko ekintza aktiboak jartzen ditugu martxan, datozen belaunaldientzako etorkizun berdeago eta jasangarriago bat eraikitzeko.

Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Herritar zaurgarriei eta emakumeei lan-mundura sartzeko eta lanpostu duin bat lortzeko behar dituzten gaitasunak eskaintzen dizkiegu, bai eta ekintzailetzan murgiltzeko tresnak ere. Horretarako, beren gaitasunak lan-merkatuak eskatzen dituenekin parekatzen saiatzen gara, eta ekintzailetza, berrikuntza eta lanpostuak sustatzen ditugu.

Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Literaturaren eta zinemaren arloan berrikuntza eta sorkuntza bultzatzen ditugu, eragin sozial handia duten gaien bidez industria horiek indartuz eta ideia berriak eta sormenezko ikuspuntuak sustatuz.

Desparekotasunak murriztea

Desparekotasunak murriztea

Garapen pertsonala lortzeko, gizarteratzeko eta lan produktibo bat eskuratzeko beharrezkoa den aukera-berdintasuna bermatzen dugu. Horretarako, herritar guztiei kirolaz eta aisialdiaz gozatzeko eskubide bera ziurtatu, eta parte-hartzea, inklusioa eta gizarteko talde guztientzako aukerak sustatzen ditugu, bazterkeriarik gabe.

Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiri eta komunitate jasangarriak

Askatasunaz gabeturik daudenei eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskua dutenei kirol-jardueretan eta -txapelketetan parte hartzeko aukera ematen diegu, eta horrela, gizarte-garapena bultzatzeaz gain aurreiritzi eta estigmen aurka borrokatzen gara. Izan ere, gure programen bidez, pertsona horien errealitatea bistaratzen dugu, eta horrela, bazterkeria murriztea eta gizarte parekide, tolerante eta segurua sustatzea lortzen dugu, espazio publikoak elkarbizitzarako eta kirolerako berreskuratuz.

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak sustatzen ditugu, ingurumen-inpaktua gutxitzeko eta baliabideen erabilera efizientea bultzatzeko: datozen belaunaldientzat etorkizun jasangarri bat bermatzea da helburua.

Klimaren aldeko ekintza

Klimaren aldeko ekintza

Klima-aldaketari aurre egiteko erabakigarriak diren ekintzak sustatzen ditugu, hala nola gure karbono-isurketak murrizteko neurriak hartzea eta ingurumena babesteko jardunbide jasangarriak martxan jartzea.

Itsaspeko bizitza

Itsaspeko bizitza

Itsaspeko bizitza babesteko eta lehengoratzeko lan egiten dugu, gure ozeanoak zaintzeko eta itsaspeko ekosistemen osasuna eta biodibertsitatea bermatzeko balio duten jardunbideak sustatuz.

Lehorreko ekosistemetako bizitza

Lehorreko ekosistemetako bizitza

Lehorreko ekosistemetako bizitza babesteko eta lehengoratzeko lan egiten dugu, basoak era jasangarrian kudeatzea sustatuz, biodibertsitatea zainduz eta lurzoruaren narriadura saihestuz.

Bakea, justizia eta instituzio sendoak

Bakea, justizia eta instituzio sendoak

Inklusioa, berdintasuna, tolerantzia eta taldeko lana sustatzen ditugu, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei behar dituzten tresnak emanez, komunitatea gizarte bakezale eta justuen beharraz kontzientziatuz, eta haurren eta gazteen aurkako indarkeriaren eta bazterkeriaren aurka borroka eginez.

Helburuak lortzeko, aliantzak

Helburuak lortzeko, aliantzak

GIHak lortzeko tokian tokiko ekintza ezinbestekoa dela uste dugu; hori dela eta, aliantzak sortu ditugu instituzio publikoekin, hirugarren sektoreko enpresekin, sektore pribatuekin eta herritarrekin. Horrez gain, garrantzi handia ematen diogu GHIei eta 2030 Agendari buruzko hezkuntza eta ezagutza bultzatzeari.

Jugadores y miembros de la Fundación Athletic Club celebrando, representando los valores de transparencia y compromiso.

Athletic Club Fundazioaren informazioa instituzional eta ekonomikoa

Irakurri gardentasuna
  • Proiektuak
    • Komunitatea
    • Inklusioa
    • Kultura
    • Thinking Football 
    • Letrak eta Futbola 
  • Egin gurekin bat
    • Boluntariotza
    • Club Athletic
    • Enpresak
  • Nor garen
    • Gardentasuna
    • GIH
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Athletic Club sare sozialak
    • Fem.
    • Fem.
  • Athletic Club-en webguneak 
    • Athletic Club 
    • AC-ren denda ofiziala 
    • San Mames estadioa 
    • AC Museoa & Tour 
    • San Mames VIP Area 
    • Gastronomic Cathedral 
    • San Mames Events 
    • AC Football Center 
    • AC Campus 
    • AC Stage 
    • One Club Award 
    • Aterpe Programa 
    • AC e-Sports 
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun-politika
  • Cookien-politika
© 2025 Athletic Club Fundazioa