Ahalegina
ELKARREKIN HAZTEN; KIROLA ETA GARAPENA , DESGAITASUN INTELEKTUALA DUTEN GAZTETXOENTZAT
Proiektua zortzi eta hamazortzi urte bitartean dauden eta desgaitasun intelektualen bat duten pertsonei zuzenduta dago
Athletic Club-eko teknikariek zuzendutako asteroko entrenamendu-saioak dira. Horietan, multikirolaren bidez, gaitasun fisikoa lantzen da, baina baita autonomiari, norberaren higieneari eta jarrerari loturiko gaiak ere.
200
HAURREK GAITASUN PSIKOMOTOREAK LANDU DITUZTE ETA AUTONOMIA GARATU DUTE
Desgaitasun intelektualak dituzten gaztetxoek desgaitasunik ez dutenek baino zailtasun handiagoak izan ohi dituzte psikomotrizitatearen arloan
Gainera, familia askok gehiegi babesten dituzte desgaitasun intelektualak dituzten seme-alabak, eta batzuetan ez dituzte eskolaz kanpoko jardueretan apuntatzen.
Lezaman psikomotrizitate-teknikari onenak ditugu, eta gainera, jarduerak Athletic Club-en babespean egiten direnez, erabiltzaileek jarduerarekiko lotura sendoak garatzen dituzte, eta horrek, guri ere jarreraren arloan exijentzia-maila igotzeko aukera ematen digu. Horren guztiaren ondorioz, gaztetxoen autonomia hobetu egiten da.
Denboraldiaren amaieran, erabiltzaileek Athletic Club Fundazioak egindako diploma bat jasotzen dute. Ekintza horren helburua gaztetxoen autoestimua indartzea da.
Hamazortzi urte betetzen dituztenean, erabiltzaile gehienak Genuine Ligan Athletic Clubek duen taldera igarotzen dira.
Non garatzen den proiektua
Ahalegina festibalari loturiko berriak
2030 agendarekin konprometituta
HARTU PARTE AHALEGINA PROIEKTUAN
Zure inguruan parte hartu gurako lukeen haurren bat dago? Hemen gaude zuri laguntzeko prest
Agian hau ere interesatuko zaizu
Ahalegina-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu