Fundazioak Gorabide eta Down Sindrome Fundazioarekin elkarlanean garatzen duen proiektuko neska-mutilek diplomak jaso zituzten Lezaman
Ahalegina proiektuko neska-mutilek denboraldi amaierako ohiko jaia ospatu dute joan den asteartean Lezaman. Oraingoan modu berezian egin dute, Athletic Genuine Fundazioko taldekideekin batera entrenatuz, Athletic Club Fundazioaren taldea. Entrenamenduaren ondoren, dagozkien diplomak jaso zituzten, denboraldi osoan ondo aritu zirela egiaztatzeko. Azkenik, askari handiaz gozatu zuten ikastaroari agur esateko.
Ahalegina Athletic Clubek Gorabide eta Down Sindrome Fundazioaren elkarteekin elkarlanean garatzen duen INKLUSIO arloko proiektua da eta desgaitasun intelektuala duten 8 eta 18 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Kirol anitzeko eta psikomotrizitatea hobetzeko hainbat entrenamendu ditu, urtean zehar astero egiten direnak Bilbao Kirolak-ek utzitako instalazioetan. Helburua erabiltzaileen hobekuntza psikomotorrean laguntzea da, baita egunerokotasunerako trebetasunak eskuratzen laguntzea ere (higienea, konpromisoa, ahalegina…).
