Letrak eta futbola
Zubi bat kulturaren eta futbolaren artean
Kultura eta futbola uztartzen dituen urteroko festibala.
Fundazioko lantaldeko kideek kulturgileak gonbidatu eta galderak egiten dizkiete, gai jakin batzuen gainean hausnarketa sortzeko.
Landutako gaiek kulturarekin, gai sozialekin eta kirolarekin lotura dute, eta futbolak artearen munduan, eta bereziki literaturan, zer presentzia duen hausnartzen da. Hitzaldietan idazleek, olerkariek, kazetariek, artikulugileek, gidoigileek, musikariek, marrazkilariek, publizistek, zinemagileek, komikigileek, rap-kantariek eta abar hartzen dute parte, eta bizitzari eta futbolari buruz solasten dira beren obren ikuspuntutik. Askotariko gaiak jorratu izan dira, eta, askotan, gonbidatuek Athletic Club-en dimentsio sozial, kultural eta sentimentalari buruzko gogoetak partekatzen dituzte.
Gainera, festibalean jardunaldi bereziak ere antolatu izan dira, hala nola argazki- eta literatura-lehiaketak, hitzaldi informatiboak, antzezlanak eta umore-bakarrizketak. Horietan guztietan, futbola aitzakiatzat hartu da interes soziala duten gaiak (arrazakeria, homofobia…) jorratzeko.
Azkenik, aipatzekoa da festibala antolatzeaz gain, irakurketa sustatzeko ekintzak ere antolatzen direla, hala nola Athletic Irakurketa Kluba eta IrakurLE-ON kanpaina.
Pandemia gertatu zenetik, festibal hau zinema festibalarekin batera antolatu izan da, baina helburua ahal bezain laster lehengora itzultzea da. Festibalari buruzko informazio guztia webgune honetan aurki dezakezue: fundazioa.athletic-club.eus/letras-futbol/eu/
+ 190
KAZETARI, IDAZLE ETA SORTZAILE IGARO DIRA FESTIBALETIK
Hona hemen Letrak eta Futbola festibaletik igarotako zenbait kulturgileren izenak: Eduardo Galeano, Juan Villoro, Eduardo Mendoza, Manuel Vilas, Enric González, Bill Buford, , David Trueba, Alejo Stivel, Manuel Jabois, Joan Tallón, Philip Kerr, Bernardo Atxaga, Sergi Pàmies, Ignacio Martínez de Pisón, Simon Kuper, Josep Ramoneda, Jonathan Wilson, Joseba Apaolaza, Coque Malla, Laura Fernández, Miqui Otero, Gari, Belén Gopegui, Jordi Puntí, Kirmen Uribe, Ray Loriga, Laura Ferrero, Hernán Casciari, Andrés Neuman, Amets Arzallus, Juan Ramón Rodríguez “Jota”, Ander Izagirre, Martín Caparrós, Milena Busquets, Agustín Fernández-Mallo, Héctor Abad Faciolince, Unai Elorriaga, Eduardo Sacheri, Jorge Carrión, Jenn Díaz, Nacho Carretero, Enrique Ballester, David Goldblatt, Karmele Jaio eta Philippe Claudel.
Letrak eta futbola festibalari loturiko berriak
2030 agendarekin konprometituta
LETRAK ETA FUTBOLA PROIEKTUAN PARTE HARTU NAHI DUT
Parte hartu nahi baduzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan. Hemen gaude, zuri laguntzeko prest.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Letrak eta futbola-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu