“Williams izatea” liburua formatu digitalean
18 MARTXOA 2021
Fundazioak Igor Porseten liburua deskargatu ahal izateko lotura bat jarri du bere webgunean
Athletic Club Fundazioak lotura bat jarri du webgunean, Igor Porsetek idatzitako “Williams izatea” liburua formatu digitalean deskargatu nahi duten pertsona guztientzat. Zehazki, argitalpenaren inguruko informazioa jasotzen duen atalean dago lotura, HEMEN . Deskarga digitalaz gain, liburua doan banatzen ari da, eta, hala nahi duten guztiek dohaintza egin dezakete atal berdinean.
Igor Athletic Club Fundazioaren Genuine taldeko jokalaria da. Williamsen sindromearekin jaio zen (hortik dator izenburua), eta 2021eko urrian 29 urte beteko ditu. Liburua Irakurketa Errazaren irizpideen arabera idatzia dago, testua irakurterraz eta ulerterraza izateko, eta oso harrera ona izaten ari da, ez soilik ikastetxeetan (horietan banatu da), baita herritarren artean ere, orokorrean. Ahoz ahokoaren bidez zabaldu da berria, batez ere. Liburua eskatzeko, helbide honetara idatzi dezakezue: [email protected].
Agian hau ere interesatuko zaizu
Albiste honekin lotutako proiektuak aztertzera gonbidatzen zaitugu.
Erlazionatutako berriak
13 AZAROA 2026
Thinking Football, Kultura, Fundazioa
Futbola, puzzleak eta bizitzaren zentzua
Thinking-en hirugarren jardunaldiak Tony Cascarinoren erretratu zintzoa eta 78ko Argentinako Alemania-Austriaren puzzle bat aitzakiatzat hartzen ditue[...]
11 AZAROA 2026
Thinking Football, Kultura, Fundazioa
Futbolaz harago doazen bi erretratu hunkigarri
Thinking jaialdiaren bigarren jardunaldian proiektatutako bi filmek bi erretratu intimo eskaintzen dituzte, Maradonarena eta Tony Powellena, ikuspegi [...]