Bertsoderbia
ARERIOAK, KULTURAK ELKARTUTA
Bertsolari-topaketa
Bertsoderbia Athletic Club-eko eta Real Sociedad-eko bertsolarien arteko topaketa da, eta horien arteko euskal derbia jokatzen den bakoitzean egiten da.
Lehiakortasun sanoa sustatzen
Helburu nagusia bi kluben artean lehiakortasun sanoa sustatzea da; izan ere, irmo sinisten dugu kirol-lehiaz harago, kirolak eta kulturak estu lotzen gaituela.
Baliteke mundu mailan honakoa izatea lehiakortasun sano hori sustatzeko asmoz bi futbol-klubek programatzen duten kultura-jarduera bakarra.
Norgehiagokaren data aurrerapen gutxirekin iragartzen denean, egoeraren arabera erabakitzen da Bertsoderbia non eta nola antolatu. Azken urteetan antzokietan (BBK Aretoan eta Zornotzako, Basauriko eta Mungiako herri-antzokietan) eta kalean (San Mamesen aurreko zabalgunean edo Bilboko kaleetan zehar) egin izan da.
Bertsoderbia festibalari loturiko berriak
2030 agendarekin konprometituta
GOZATU KULTURAZ ETA KIROLAZ BERTSODERBIAREN BIDEZ
Kulturaz eta kirolaz gozatu nahi baduzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan. Hemen gaude, zuri laguntzeko prest.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Bertsoderbia-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu