Ezagutu Igorren istorioa
Ikusi nola irakurketak aldatzen dituen bizitzak. Igorrek bere istorioa kontatuko dizu. Idatzi zeuk ere zeurea!
Azken urteotan, Letrak eta Futbola izeneko literatura eta futbolari buruzko festibalarekin batera, irakurzaletasuna bultzatzeko beste ekimen batzuk ere jarri ditu martxan Fundazioak.
Egun, hiru ekimen daude indarrean: ikastegietan eta hitzartutako klubetan doan banatzen den urteroko argitalpen bat; irakurLEON(A) deritzon irakurketa sustatzeko kanpaina, eta Athletic Club-eko jokalariekin batera antolatzen diren irakurketa klubak (Athletic Irakurketa Kluba).
+ 100.000
LIBURU BANATU DIRA DOAN
+ 70.000
POSTER JARRI DIRA IRAKURZALETASUNA ETA IRAKURKETA KLUBAK SUSTATZEKO
Bestela esanda, aldarrikatzen dugu gazteen hezkuntza-prozesuan aliatuak garela; izan ere, gazteek Athletic Club miresten eta jokalariak erreferentetzat hartu ohi dituztenez, erakunde publikoak iristen ez diren tokietara iristeko aukera dugu, eta horrek botere handia ematen digu.
Argitalpenek, kanpainek eta irakurketa klubek erakundearen balioak aldarrikatzeko aukera ere ematen digute. Argitaratzen ditugun testu motek argi islatzen dituzte gure balioak, bai eta gure irakurketa klubak ikastetxeez gain bazterketa-arriskuan dauden kolektiboekin egiteak ere. Azkenik, ahalegina egiten dugu egungo futbolaren ezaugarrietatik urruntzen den nortasuna eta jokalariak aldarrikatzeko, gizartearekiko konpromisoari dagokionean behintzat.
Azken urteetan agitaratutako liburuen artean daude Ainhoa Tirapuren Bizitza Eskukadaka, Oscar de Marcos-en Togo, Genuine ligako Igor Porset-en Ser williams eta Gogoaren Indarra. Azken hori “aukeratu zure abentura” formatuan plazaratu zen, eta bertan, txikia denetik Athletic Clubeko lehen taldera jokatzera iristen den arte neskato baten bizi-esperientziak kontatzen dira. Erabakiak hartu ahala, istorioak aurrera egin heinean, irakurleek neskatoek beren ametsak egia bihurtzeko bidean aurkitzen dituzten arazo eta oztopoekin enpatizatzea da asmoa.
Liburuak ez ezik irakurLEON(A) kanpainako posterrak ere banatzen dira, gazteei ikusarazteko horrenbeste idolatratzen dituzten jokalariek, beste afizio batzuen artean, irakurtzeko zaletasuna dutela.
Leloan gaztelania eta euskara nahasten dituen hitz-joko bat dago, alde batetik “irakurle ona” dio euskaraz, eta bestetik “leon/a” hitza dago gaztelaniaz.
Athletic Irakurketa Klubari dagokionez, lantzean behin deialdi bat irekitzen da athleticzaleek bere burua boluntario aurkeztu duen Athletic Clubeko jokalari bati (emakume zein gizon) irakurketa bat iradokitzeko. Iradokizun guztien artetik, jokalariak bat aukeratu eta hilabetean irakurtzeko konpromisoa hartzen du. Denbora-tarte hori igarota, solasaldi bat antolatzen da jokalariarekin eta irakurleekin batera, ikastetxeren batean edo San Mamesen. Azken urteetan jokalari ugari animatu dira esperientzia hori bizitzera.
Ezagutu Igorren istorioa
Ikusi nola irakurketak aldatzen dituen bizitzak. Igorrek bere istorioa kontatuko dizu. Idatzi zeuk ere zeurea!
Athletic Club Fundazioak irakurketa sustatzeko kanpainaren edizio berri bat aurkeztu du: irakurLE-ON Athletic Club Fundazioaren irakurLE-ON irakurketa[...]
Athletic Club Fundazioak eta EHUk literatura eta futbolari buruzko udako ikastaro bat antolatu dute, lankidetzan Athletic Club Fundazioak literatua et[...]
Letrak eta Futbolaren hamar ediziotan lortutako esperientziatik abiatuta, jaialdira gonbidatutako egileen hamaika obra hautatu ditugu Koronabirusaren [...]
2006ko Aliron eta San Mames taldeek, Mikel San Josek eta Jose Roberto Torerok “Futbolaren istorio bat” liburua […]
Letrak eta Futbola 2018 ekimenaren barruan, Athletic Club Fundazioak irakurLE-ON / irakurLE-ONA izeneko kanpaina jarri du abian, irakurketa sustatzeko[...]
Irakurmena hobetu nahi baduzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan. Hemen gaude, zuri laguntzeko prest.
Irakurle-on/a eta Athletic Irakurketa-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu