Athletic Club Fundazioaren taldea asteburu honetan itzuliko da lehiara, adimen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako txapelketa honen bigarren fasea dela eta; martxoaren 7tik 8ra jokatuko da Gijonen
Athletic Genuineko lehoiek ilusioz eta zelai gainean berriro gozatzeko gogo handiz ekingo diote egutegiko hitzordu berri honi. LALIGA Fundazioak sustatutako lehiaketa hau adimen-desgaitasuna duten pertsonei zuzenduta dago eta errespetua, lankidetza eta joko garbia bezalako balioak ditu ardatz.
Aurreko azaroan 2025/26 denboraldiari Tarragonan hasiera eman ondoren, Fundazioaren taldea berriro elkartuko da gainerako taldeekin egoitza berri batean. Jardueraren agertokiak izango dira El Molinón – Enrique Castro “Quini” estadioa, ongietorri ekitaldi instituzionala hartuko duena, eta Mareoko Futbol Eskola, partidak jokatuko diren lekua.
Asteburuan zehar, 380 jokalari baino gehiagok kirol eta gizarte esperientzia paregabea partekatuko dute.
Athletic Genuine-ren egutegia
Partidak larunbatean 16:00etatik 19:00etara eta igandean 10:00etatik 13:00etara jokatuko dira Mareoko instalazioetan. Egutegiaren bigarren geldialdi honetan, Athletic Genuinek bi partida jokatuko ditu:
- Athletic Club Fundazioa – Cultural / larunbata, 17:00
- SD Huesca – Athletic Club Fundazioa / igandea, 10:00
Beti Peña Genuine-ren babesarekin
Athletic Genuineko espedizioa larunbat honetan abiatu da Gijonerantz ilusio handiz eta esperientziaz gozatzeko gogoekin.
Beste denboraldi batez, taldeak zale zuri-gorrien babesa izango du, Peña Genuine buru dela, lehiaketako hitzordu bakoitzean taldea animatzen eta laguntzen baitu.
Partidek Fundazioaren taldeari aukera emango diote kirol sailkapenean zein Fair Play sailkapenean puntuak gehitzen jarraitzeko, Athletic Genuinek zelai barruan zein kanpoan ordezkatzen dituen balioak islatuz.