FUTBOLA, KULTURA ETA GIZARTEA INDARTZEKO TRESNA GISA
Ikusi zer hiru arlotan jarduten dugun
Gizartearen ongizatea areagotzen laguntzea da gure eguneroko grina
Denboraldiak iraun bitartean, asteko egun guztietan, hango eta hemengo hainbat tokitan, Athletic Club Fundazioko teknikariak egoera zaurgarrian dauden pertsonaz osatuta taldeak entrenatzen ariko dira. Saio horietan, kirola ez da osasun fisikoa eta mentala hobetzeko soilik baliatzen, baizik eta baita kideen arteko elkartasuna indartzeko eta aldartea alaitzeko ere.
Athletic Club markak komunitate osoan -eta bereziki kolektibo zaurgarrietan- eragin sakon eta positiboa duenez, familia honen parte izateak harrotasun handia dakarkie partaideei, eta hori aparta da estigma sozialari aurreko egiteko garaian. Athletic-ekin entrenatzea eta komunitate honetako kide izatea itxaropen- eta poztasun-iturri bihurtzen da askorentzat, eta bizitzako zailtasunen aurrean jarrera baikorragoak izaten laguntzen die.
Bestalde, aipatzekoa da kulturak alderik alde zeharkatzen duela Athletic Club Fundazioaren lanketa sozial guztia, beti gogoan izanik aniztasuna, parekidetasuna, genero-berdintasuna eta Giza Eskubideekin eta Oinarrizko Askatasunekin bat datozen balioak sustatzea dela xede nagusia. Horrez gain, arreta berezia jartzen zaio Euskal Herri osoko kultura- eta kirol-nortasuna babesteari, euskara lehentasuntzat hartuta.
Komunitatea
Osasuna, kirola eta ingurumena
Komunitate-proiektuak gizarte osoari zuzenduta daude. Athletic Club Fundazioak hiru lan-eremutan banatzen ditu komunitate-proiektuak: osasuna, kirola eta ingurumena.
Inklusioa
Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak dituzte helburu
Pertsona oro gizartean integratuta egotea dugu helburu, eta horretarako, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak erdigunean jartzen ditugu. Futbola da gure lan-tresna nagusia, eta Athletic-en armarria gehien behar dutenen bularrean jartzea ohore bat da guretzat.
Kultura
Athletic Club desberdin egiten duen funtsezko ardatza
Ezagutza denen eskura jartzea, hausnarketa eta pentsamendu kritikoa sustatzea, balioak transmititzea eta aniztasuna errespetatzea dira gure programetan beti gogoan ditugun ardatzak. Kultura ongizaterako beharrezkoa dela irmo sinisten dugu, eta horrenbestez, Athletic Club beti izango da kulturaren eta futbolaren arteko zubia.
Ingurukoei laguntza eskaintzea: erraiak lurrari lotuak dituen kluba
Athletic Club Fundazioak gizarte-eraginaren arloan lortutako emaitzak gure inguruko gizarte-sareetako dozenaka erakunde, elkarte eta antolakunderekin egindako elkarlanaren fruitua dira, haiekin batera jartzen baitira martxan proiektuak.
Batera urrunago helduko gara.
5.496
ERABILTZAILE ZUZEN
308.353
ZEHARKAKO ERABILTZAILE
17.182
FUNDAZIOZALE
Guztion onerako proiektuak
Komunitatea, inklusioa eta kultura
Helburua gure gizarteko pertsonen bizimodua, eta bereziki, beharrizan handiena duten haiena, hobetzeko ekarpenak egitea da. Hiru arlo nagusi lantzen ditugu: Komunitatea, Inklusioa eta Kultura. Hiru arlo horiek era transbertsalean eta ardatz irmo bat oinarri hartuta lantzen ditugu: Athletic-en balioak eta futbola inklusiorako eta eraldaketarako tresna gisa erabiltzea.
Egin bat Athletic Club Fundazioarekin
Athletic bakarra da, hura osatzen dugunok ere bakarrak garelako.
Eta zu horietako bat zara.