Utopía
AHIZPATASUN-SAREAK
Adinez nagusiak diren eta egoera zaurgarrian dauden emakumeei zuzendutako proiektua da
Astero multikirol entrenamendu bat egiten dute Athletic Club Fundazioko teknikariekin. Horretan, motibazioa areagotzeko eta osasun fisikoa hobetzeko jarduerak egiten dira, beren eguneroko bizitza samurragoa izan dadin, eta aldi berean, ahizpatasun-sareak eta elkar-babesa sortzen dira partaideen eta gure teknikarien artean.
10
URTE AHIZPATASUN-SAREAK EHUNTZEN
Emakumeentzat segurua den espazio bat
Emakumeen aurkako indarkeria buru asko eta askotarikoak dituen munstro bat da, eta zoritxarrez, giza garapenaren ia alor guztiak lohitzen ditu.
Maila desberdinetan bada ere, ia eremu guztietan dago: familietan, lantokietan, kalean, ikastegietan, kirolean… Hori dela eta, ezinbestekoa da indarkeria mota hori jasaten duten emakumeak babestuta sentituko diren espazioak sortzea, eta hori da, hain zuzen ere, Utopia proiektua: askotariko arazoak (familia barruko indarkeria matxista, elikadura-nahasmenduak, depresioa…) dituzten emakumeak seguru sentituko diren eta elkar babestuko duten leku bat. Hala, Clara Campoamor, Alcer eta Athletic Club Fundazioak elkarlanean eguneroko erronkei aurre egiten laguntzen diete, erabateko gizarteratzea lortzeko behar dituzten tresnak eta gaitasunak eskainiz.
Astero entrenatzen dugu, taldearen ezaugarriei egokitutako multikirol saioen bidez. Entrenamenduek jolas-izaera dute
Entrenamendu-saio bakoitzaren urretik, Clara Campoamor elkarteko hezitzaile batek tailerrak ematen dizkie autoestimua, ahalduntzea, mugak ezartzea, ezetz esaten ikastea, asertibitatea, genero-ikuspegia eta beste hainbat gai lantze aldera.
Denboraldian zehar beste jarduera batzuk ere antolatzen dira, hala nola museoetara irteerak, M8ko manifestazioetara batera joatea, emakumezkoen lehen taldeko jokalariekin solasaldiak, etab.
Ezagutu Arantzaren istorioa
Ikusi kirolak nola aldatzen dituen bizitzak. Arantzak bere istorioa kontatuko dizu. Idatzi zeuk ere zeurea!
Non garatzen den proiektua
Utopía festibalari loturiko berriak
2030 agendarekin konprometituta
LAGUNTZA ETA BABESA UTOPIA PROIEKTUAN
Laguntza eta babesa nahi badituzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan. Hemen gaude zuri laguntzeko prest.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Utopía-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu