Walking Football
FUTBOLEAN ARITZEA, ADINARI ERREPARATU GABE
Walking Football adineko pertsonek egin ahal izateko sortu den futbol modalitate bat da
Europako iparraldean sortu zen, eta futbolak ezaugarri dituen kontaktu fisikoa eta joko-bizia ekiditea ditu helburu, hala, jokoaren arauak aldatuta, 50 urtetik gorakoek egiteko egokia izan dadin.
Arau nagusia da ezin dela korrikarik egin, baina beste batzuk ere badaude, adibidez, baloia ezin da gerritik gora jaurti. Horrela futbol-partida normal bat jokatzeko adinako sasoi fisikoa ez duten pertsonen abiadura eta teknikara egokitzea da helburua.
+ 1.300
ORDU ENTRENATU DUTE 50 URTETIK GORAKOEK
MILAKA
PASE
EHUNDAKA
GOL
1
KOMUNITATE BAKARRA
Kirol-jarduera sustatzea
Mendebaldeko gizarteetan biztanleria zahartzen ari da, eta errealitate horren aurrean beharrezkoa da adineko biztanleria aktiboa eta parte-hartzailea izateko neurriak hartzea.
Futbola kirol gogorra da, kontaktu eta abiadura handikoa, eta ez dago adinekoek egiteko pentsatuta. Hala, Walking Football delakoak futbola maite duten adineko horiengan kirol-jarduera eta zahartze aktiboa sustatzea ditu helburu.
WFaren bidez, Fundazioa 50 urtetik gorako pertsonengana iristen da. Garrantzi berezia du lorpen horrek, kolektibo horretako pertsonek talde-kirola egiteko zailtasunak izaten baitituzte eta haien artean depresioa, bakardadea eta autoestimu baxua ohikoak izaten baitira.
Gainera, Athletic Club Fundazioak, Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkartearekin lankidetzan, Walking Football programa berri bat jarri du martxan 2026an, minbizia duten edo gaixotasunarekin kronikotasun-egoeran bizi diren pertsonei zuzenduta.
Kirola egin nahi duen edozein adinekok izena eman ahal izatea da asmoa, gure erabiltzaileen artean sozializazio-sare bat sortuz. Gaur egun ia ehun erabiltzaile aktibo ditugu.
Bestalde, urtero txapelketa batzuetan parte hartzen dugu, hala nola EFDNk (European Football Development Network) Bredan eta Leverkusenen antolatutakoa, Europako beste talde batzuekin batera lehiatzen garena, edo lagunarteko partidak. Azken ideia da adinekoek gure klubaren enbaxadore gisa duten zeregina aldarrikatzea.
Non garatzen den proiektua
Walking Football festibalari loturiko berriak
2030 agendarekin konprometituta
GOZATU WALKING FOOTBALLAREN ONUREZ, ORAIN!
Zure ongizatea sustatu nahi baduzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan. Hemen gaude zuri laguntzeko prest.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Walking Football-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu