Modalitate honetako talde zuri-gorriak zahartze aktiboarekiko konpromisoa erakutsi du Plentzian jokatutako txapelketan
Pasa den larunbatean, uztailak 12, 9:30etik 14:00etara, Plentziako Errotabarri Futbol Zelaian kirola, inklusioa eta balioak uztartzen dituen jardunaldi berri bat antolatu zen, Walking Football-eko IX San Kristobal / VIII Kendall Txapelketa. 2016tik SD Plentziak antolatutako udako txapelketa honek Athletic Club Fundazioko, Beti Unitedeko, Real Sociedad Fundazioko, Berango WFeko eta SD Plentziako Walking Football taldeak bildu zituen.
Walking Football futbolaren modalitate egokitua da, eta 50 urtetik gorako pertsonei futbolaz gozatzen jarraitzeko aukera ematen die arau espezifikoekin: debekatuta dago korrika egitea (lesioen arriskua murriztuz) eta partidak neurri txikiko zelaietan jokatzen dira, ezin daiteke buruarekin kolperik eman eta baloia ezin da gerritik gora jaurti.
Horrez gain, Lezamako instalazioetan astez aste egiten den etengabeko lana ikustarazteko ere balio izan zuen jardunaldiak; izan ere, astearte goizetan eta ostiral arratsaldetan, erabiltzaileek gimnasia aktiboa, beroketak eta eta partidatxoak konbinatzen dituzte. Modalitate honen bitartez, Fundazioa 50 urtetik gorako pertsonen kolektibora iristen da. Pertsona horiek, sarritan, zailtasunak izaten dituzte taldean kirola egiten jarraitzeko, eta eta haien artean, gainera, depresioa, bakardadea eta autoestimu baxua ohikoak izaten dira.
Lehiaketaz harago, kluben, parte-hartzaileen eta komunitatearen arteko topagune bikaina izan zen jardunaldia.
