Maria Jose Paul eta Jon Ander Gil futbolariek eta Eli Ibarra eta Diego Feijoo teknikariek jaso zuten saria Athletic Club Fundazioko jokalari guztien izenean
El Correo-ko Kirol Sarien urteroko gala astelehenean, urtarrilak 31, egin zen Bilboko Sala BBK Aretoan. Athletic Club Fundazioak, gure Genuine taldeak, El Correo-k urtero ematen dituen Kirol Sarietako bat jaso zuen. Maria Jose Paul eta Jon Ander Gil futbolariek eta Eli Ibarra eta Diego Feijoo teknikariek jaso zuten saria, Genuine taldearen izenean.
Halaber, emakumezkoen Athleticeko harrobiko zazpi futbolarik ere El Correo-ko Kirol Saria jaso zuten. Ane Elexpuru, Clara Pinedo, Maite Zubieta, Jone Amezaga, Sara Ortega, Marina Artero eta Eunate Astralaga jokalariak dira. 17 urtez azpikoetan eta 20 urtez azpikoetan munduko txapeldun izan ziren Costa Rican eta Indian egindako txapelketetan.