Bertsolari zuri-gorrien eta txuri-urdinen arteko ohiko topaketa urriaren 30ean, ostiralean, egingo da, 11:00etan, Zornotza Aretoan.
Athletic Club Fundazioak, Real Sociedad Fundazioarekin lankidetzan, BertsoDerbiaren beste edizio bat antolatu du, hogeita seigarrena, Amorebietako Zornotza Aretoan. Oraingo honetan, Athletic Club-Real Sociedad derbi partikularra ez zaie zuzenduko publiko orokorrari, baizik eta Lauaxeta Ikastola, Andra Mari Ikastola, El Carmelo Ikastetxea eta Karmengo Ama Ikastetxeari.
Onintza Enbeita, Txaber Altube eta Jon Maiak parte hartuko dute ekitaldian, athleticzaleen aldetik, eta Maddi Aiestaran, Aitor Tatiegi eta Amets Arzallus Real Sociedaden aldetik. Bestalde, Xabier Irakulis edizio honetako gai-jartzailea (moderatzailea) izango da. Ordubeteko bertsoa, umorez, asmamenez eta futbol-lehiaz betea, euskal derbi handiaren inguruan. Igandean jokatuko da, azaroaren 1ean, 21:00etan, Katedralean.
Kartel berezia
Aurtengo kartela Bilboko IES Ibarrekolanda BHI ikastetxe publikoko Publizitate Grafikoko Graduko ikasleek sortutako 5 kartelen artean aukeratu da, eta Bizkaian kultura-sormena indartzeko Fundazioaren estrategia berriaren parte da.
Bertsoderbiaren XXVI. edizioa aurkezteko aukeratu den kartela Martxel Mendizabalena izan da. Ibarrekolandako ikastetxeko bertako irakasleek, Athletic Clubeko Marketin Saileko ordezkariek eta Athletic Club Fundazioko kideek osatutako epaimahai batek Athletic Clubeko azken selekzio batean aukeratu zuten. Bertan, Ekhi Bienzobas, Gonzalo Martinez, Udane Ladislao eta Victor Mugicaren kartelak ere sartu ziren.
Bertsoderbiari buruz
2012. urteaz geroztik, Bertsoderbia Athletic Club-Real derbiaren aurreko kultura-ekitaldia da. Athletic Club Fundazioaren kultura-ekintzetako bat da, eta bertsolaritza, euskal kultura eta euskara sustatzea du helburu. Real Sociedad Fundazioarekin lankidetza estuan aritzeak aukera ematen du lehia osasuntsua sustatzeko derbia den partida garrantzitsu baten inguruan, errespetua, kirola eta kultura uztartuz.




