Zelaia irabazi & Lay's Replay
IKASTEKO ETA TREBATZEKO ESAPAZIO SEGURUA

Futbolean aritzea helburua
Proiektu honen helburua da dena delako arrazoiagatik joko-zelaitik baztertuta sentitu diren neskatoak futbolean aritzera bultzatzea.
+ 450
NESKATO LEHEN ALDIZ FUTBOLEAN ARITZEA LORTU DA PROIEKTUAREN LEHEN URTEAN
Futbola tresna sozio-hezitzailea da
Beharrezkoa da neskatoei futbolean aritzeko aukera ematea, eta haiei eta haien familiei futbola zeinen tresna sozio-hezitzaile indartsua den ikusaraztea.
Izan ere, osasun fisiko eta mentala hobetzeaz gain, funtsezko balioak sustatzen ditu futbolak, hala nola tolerantzia, errespetua, konpromisoa eta elkarlana. Gure proiektua Bilboko 12-16 urte bitarteko neskei zuzenduta dago, bereziki jatorri migratzailea duten familietakoei, eta xede nagusia kirolaren bidez ikasteko eta trebatzeko espazio seguru bat sortzea da.
Txapelketetan parte hartzeak neskatoei proiektuarekin daukaten konpromiso-maila handitzen du eta kirolean jarraitzen laguntzen die.
Taldeek astero entrenatzen dute Errekaldeko kiroldegian: entrenamenduez eta txapelketako partidez gain, beste jarduera batzuk ere antolatzen ditugu, genero ikuspegia lantzeko. Aldarrikatu nahi dugu futbola espazio ezin hobea dela neskatoentzat, futbola neskena ere badela eta haren parte direla. Proiektu honetan, zelaia irabaziz erakusten dute futbola garapenerako eta ahalduntzerako tresna boteretsua dela.
Non garatzen den proiektua
Zelaia irabazi & Lay's Replay festibalari loturiko berriak

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko kirol jardunaldia antolatu dute Lezaman
Fundazioaren hainbat proiektuetako erabiltzaileek eta Athletic Clubeko jokalariek kirol jardunaldi bat partekatzeko aukera izan dute Gaur goizean, Lez[...]

Athletic Club Fundazioak emakumezkoen futbola bultzatzeko ideiarik onenak saritu ditu
San Mamesek PREUNICA erronkaren finala hartu du, non Euskal Herriko hainbat ikastetxetako ikasleek euren proposamenak aurkeztu dituzten Lezamako emaku[...]

Marca Terreno & Lay 's Replay, San Mamesen Athletic Club animatzen
DIGIrekin lankidetzan, Real Madrilen aurkako partidaren hasieran, San Mamesen, gizarteratze eta emakumezkoen futbola sustatzeko proiektuko lau jokalar[...]

Zelaia irabazi & Lay`s Replay
Fundazioak proiektu berri bat jarri du abian, eta Bilboko 12 eta 16 urte bitarteko nesken artean futbola gizarte- eta hezkuntza-tresna […]
2030 agendarekin konprometituta
ZELAIA IRABAZI & LAY’S REPLAY PROIEKTUAN PARTE HARTU NAHI DUT
Parte hartu nahi baduzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan. Hemen gaude, zuri laguntzeko prest.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Zelaia irabazi & Lay's Replay-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu