Bakuva
GIZARTERATZEA ETA BABESA BERMATZEN
Bilbo Zaharrean bizi diren eta gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden 8-14 urte bitarteko haurrei zuzendutako proiektua
Bakuva Fundazioarekin elkarlanean, denboraldi bakoitzean hiru talde misto eratzen ditugu: haur-kategorian bat, beste bat kimuetan eta, azkena, benjaminetan.
Talde horiek eskola-kiroleko ligetan hartzen dute parte. Taldeak Athletic Club Fundazioko teknikariek zuzentzen dituzte. Helburu nagusia haur horientzat babes-eremu bat sortzea da, asko eta asko familia desegituratuetatik baitatoz. Programaren bidez, haurren hezkuntza-prozesua hobetzea lortu nahi da, bai eta gizarteratzea eta elkarbizitza sustatzea ere, eta horretarako kirol- eta joko-jarduerak eta jarduera akademikoak baliatzen dira.
4.752
ENTRENAMENDU-ORDU
+ 500
PARTIDA JOKATUTA
+ 330
HAURREK DEFENDATU DITUZTE OHORE HANDIZ BAKUVAREN ETA FUNDAZIOAREN KOLOREAK
Proiektu honetan parte hartzen duten haurrek ez dituzte oinarrizko baliabideak eskura, eta ondorioz, ez dute kalitatezko hezkuntza jasotzeko aukerarik
Athletic Club Fundazioaren eta Bakuva Fundazioaren baterako lanak zailtasun horiei haurren garapenerako ezinbestekoak diren bi ikuspuntu ezinbestekotatik heltzeko aukera ematen digu: Bakuvakoek arlo akademikoko laguntza ematen die eta beste kirol batzuez arduratzen dira, hala nola saskibaloiaz; Athletic Club Fundazioak, aldiz, aisia parte-hartzailea eskaintzen die futbolaren bidez, eta araututako jokoa baliatuz, eguneroko bizitzarako baliagarriak izango zaizkien jarrerak eta gaitasunak berenganatzen eta garatzen laguntzen die.
Proiektu honetan, gure teknikarien egitekoa funtsezkoa da, askotan beren etxeetan halakorik ez duten haurren autoritate-erreferente eta jarrera-eredu bihurtzen baitira.
Taldeak eskola-ligan lehiatzen dira larunbatetan. Partidak etxean jokatzen dituztenean, Lezamako instalazioetan egiten dute, eta horrela, aurren portaera positiboa indartzea lortzen da, Athletic Cluben egituraren parte sentitzen baitira.
Denboraldiaren amaieran jai bat antolatu ohi da hiru taldeetako kideekin, eta ereduzko bilakaera izan duten jokalariei sariak banatzen zaizkie (campusean parte hartzeko aukera), egindako ahalegina saritzeko.
Gainera, aipatzekoa da Bakuva taldeetako teknikarien artean programako erabiltzaile ohiak daudela; beren garaian horretarako formakuntza jaso eta gero, programaren parte dira gaur egun.
Ezagutu Lucio istorioa
Ikusi kirolak nola aldatzen dituen bizitzak. Luciok bere istorioa kontatuko dizu. Idatzi zeuk ere zeurea!
Non garatzen den proiektua
Bakuva festibalari loturiko berriak
2030 agendarekin konprometituta
PARTE HARTU BAKUVA PROIEKTUAN
Bakuva proiektuan parte hartu nahi baduzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan. Hemen gaude zuri laguntzeko prest.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Bakuva-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu