Gure gizarteko ardatzetako bat
Gure taldean Athletic Club-ek ordezkatzen duen lurraldeko futbolariak bakarrik lehiatzen dira. Berezitasun horrek 1911. urtean du jatorria eta kluba eta komunitatea lotzen ditu. Athletic Club Fundazioa lotura horren parte da.
Kluba eta Fundazioa: Athletic bakarra
Jokalekutik harago ere bat egiten dute futbolariek eta zaleek.
Bien arteko harremana estua da, Athletic Club-eko jokalariak umezarotik senide eta lagunekin partekatu duten gizartetik sortuak direlako. Lotura horretatik sortzen da Athletic Club eta Fundazioa inspiratzen dituen konpromiso sozial eta etikoa. Club-a eta Fundazioa, funtsean, gauza bat eta bera dira: komunitatetik, komunitatearentzat eta komunitatearekin batera sortutak.
2002tik, Athletic Clubeko balioen isla gara
Gizartearekin lotura iraunkorra izateko asmoz, Athletic Clubak 2002 urtean Fundazioa sortu zuen.
Athletic Club Fundazioan hasiera-hasieratik gure ahaleginak funtsezko arlo batean zentratzen ditugu: oinarri-kirolean. Hitzartutako klubekin lankidetza estuan, gure lurraldeko futbolari gazteak osoki prestatzea, hitzartutako klubekin lankidetza estuan, klubaren nortasunaren oinarrizko zutabeetako bat da.
Athletic Club Fundazioan, baliabide ekonomiko eta giza baliabide handiak bideratzen ditugu funtsezko zutabe horretara. Athletic Club Fundazioak kontratatutako langileen %80 inguru, ia berrogeita hamar lagun, kirol teknikariak, medikuak eta fisioterapeutak dira. Harrobiarekin konpromisoa edukitzea zurigorrien DNAren parte da.
Athletic Club Fundazioa hazi eta gure kolaboratzaileen kopurua handitu ahala, hainbat lan eremutan proposamen berriak sortu ziren. Gure helburua betiere Athletic-en funtsezko balioak gorpuztea dela argi izanda, balio horiek gero eta proiektu gehiagoren bidez hedatzen ahalegindu gara.
Athletic Clubeko AC Aurrera Ekintza-Planaren bidez, 2023an Athletic Club Fundazioari buruzko diagnostikoa eta gogoeta estrategikoak egin genituen. Gure asmoa baliabideak, proiektuak eta etorkizuneko ekimenak optimizatzea izan zen.
Diagnostiko eta ebaluazio haren ondorioz, gure estrategia berria definitu genuen. Estrategia horri jarraituz, gaur egun gure ahaleginak oinarrizko hiru lan esparrutan antolatuta daude: komunitatea, inklusioa eta kultura. Norabide berriaren bidez, Athletic Club-ek eta Fundazioak iraganetik datozen kirol-pasioarekin eta erantzukizun sozialarekin duten konpromisoa sendotu egin da. Horrela, klubaren eta Fundazioaren arteko batasuna Bilboko bihotzean taupaka dabilen indar eraldatzaile bihurtu da.
Guztion onerako proiektuak
Komunitatea, inklusioa eta kultura
Helburua gure gizarteko pertsonen bizimodua, eta bereziki, beharrizan handiena duten haiena, hobetzeko ekarpenak egitea da. Hiru arlo nagusi lantzen ditugu: Komunitatea, Inklusioa eta Kultura. Hiru arlo horiek era transbertsalean eta ardatz irmo bat oinarri hartuta lantzen ditugu: Athletic-en balioak eta futbola inklusiorako eta eraldaketarako tresna gisa erabiltzea.