Bi taldeetako futbolariek osatutako talde batek lagunartekoa jokatuko du Lezaman, UD Logroñesen antzeko talde baten aurka
Genuine Athletic Club Fundazioko eta beteranoen taldeko futbolariek osatutako talde batek UD Logroñesen antzeko talde baten aurka jokatu zuen atzo arratsaldean Lezaman. Athletic Genuinek ekitaldi batean parte hartzen duen guztietan bezala, eta are gehiago Oscar de Marcos, Raul Garcia, Eli Ibarra, Javi Gonzalez, Imanol Etxeberria, Eneko Boveda, Luis Fernando, Javi Casas, Gorka Bidaurrazaga… bezalako jokalariekin batera jokatzen bada, partida benetako festa bihurtu zen.
Emaitza ez zen garrantzitsuena, Genuine taldeko jokalariek arratsalde berezi batez gozatzea baizik, eta helburu hori nota onarekin lortu zen. Giro ona, alaitasuna, gozamena eta balore partekatuak futbol zelai batean eta baloi bat aitzakiatzat hartuta.
Talde zuri-gorria
Talde zuri-gorria Igor Arenaza (Genuine taldeko teknikaria) eta Rafa Dehesa (beteranoen entrenatzailea) entrenatzaileek zuzendu zuten.
Genuine taldearen aldetik, ia jokalari gehienek parte hartu zuten partidan:
Dehesak partida berezi honetarako deitu dituenak, Oscar de Marcos (partidaren ikonoa Athletic Club Fundazioarekin batera) eta Eli Ibarra (Genuine taldeko ohiko entrenatzailea) ez ezik, Raul Garcia, Javi Gonzalez, Imanol Etxeberria, Eneko Boveda, Gorka Bidaurrazaga, Asier Abad, Luis Fernando, Javi Casas, Anton Olondo, Ibon Gutierrez eta Roberto Urizar izan dira.













