Gazteen Ohorezko Mailako eta Emakumezkoen C taldeek Athletic Cluben partida baten atzean dagoen lan guztia bizi izan zuten Katedralean. Lezaman bizi izandako esperientziei gehitu behar zaie, 360º prestakuntza osoko prozesuaren barruan
Garathuz Lezamako zuzendaritzak Athletic Club Fundazioarekin lankidetzan garatutako prestakuntza osoko programa bat da, eta harrobiko taldeek pertsona gisa prestakuntza osoa jasotzen lagunduko dieten esperientziak bizitzea du helburu. Aldi berean, prestakuntza-esperientzia horiek, kirol-errendimendu hobea ekarriko dute.
Programaren barruan, Gazteen Ohorezko Mailako eta Emakumezkoen C taldeko jokalariek Athletic Clubek San Mameseko partida bat ospatzeak dakarren guztia barrutik bizitzeko aukera izan dute, soropilean gertatzen denaz haratago.
Real Madrid eta Levanteren aurkako partidak
Hain zuzen ere, aipatutako taldeetako jokalariak Real Madrid eta Levante taldeen aurkako partidetara joan ziren, eta neurketaren esperientzia ikuspegi berritzaileetatik bizitzeko aukera izan zuten:
• Estadioan segurtasuna zaintzen duten langileak.
• Edozein osasun-larrialdi artatzeaz arduratzen den IMQ zerbitzu medikoa.
• Komunikabideek kirol-gaurkotasunaren berri nola ematen duten partidaren aurretik, bitartean eta ondoren.
• Zelaiko VIP gunean jendeari egindako arreta.
Prestakuntza-esperientziak eta beste lanbide batzuetara hurbiltzea
Jardueratik eratorritako prestakuntza esperientziaz gain, San Mamesera partida egun batean bisita egiteak jokalariak futbolaren munduari lotuta egon daitezkeen lanbide ezberdinetara hurbiltzeko balio du.
Athletic Clubentzat funtsezkoa da harrobiko futbolariak modu osoan prestatzea, ez bakarrik kirol ikaskuntzan azpimarratuz, baita akademikoan eta pertsonalean ere, hazkunde-prozesu beraren zati gisa.