Otsailaren 14 eta 15ean areto-futboleko ongintzako txapelketa bat egingo da Iruñean, 2019an hildako kirolari gazte athleticzalearen oroipenean.
Inés Miren De Pablo Llorens 2019ko irailean hil zen, ezohiko minbizi kasu baten ondorioz. 23 urte besterik ez zituen eta Medikuntza ikasketak bukatu berri zituen, oso emaitza onekin, Nafarroako Unibertsitatean. Kirolari moduan, tenisean nabarmendu zen, eta Euskadiko Txapeldunorde Absolutua izan zen 2012an. Gainera, futbolean jokatu zuen bere ikaskideekin. Athleticzale amorratua zen; zihoan lekura zihoala, harro erakusten zuen bere zaletasun zuri-gorria.
Otsailaren 14 eta 15ean, bere unibertsitateko lagunek omenaldia egingo diote areto-futboleko ongintzako txapelketa baten bidez. Athletic Club Fundazioak horrekin bat egin du. Bildutako diru guztia minbiziaren ikerketara bideratuko da, zehatzago, Tumore Umezurtz eta Ezohikoen Espainiako Taldera (GETHI). Txapelketaz gain, Nafarroako Unibertsitateko kiroldegian hainbat jarduera eta zozketa egingo dira, jendeak jardunaldi bikoitzaz gozatu ahal izateko.
Athletic Club Fundazioak zozketarako dohaintza batzuk egin ditu: bi baloi, bi kamiseta, eta Osasunaren aurkako derbyrako bi sarrera. San Mamesen izango da, txapelketaren hurrengo egunean, otsailak 16, igandea, 18:30ean.