Fundazioa eta UPV/EHUren unibertsitate graduondoa egiteko izena eman daiteke dagoeneko
“Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza: Haur eta Nerabeen babesa” izeneko Aditu-tituluaren lehenengo edizioaren arrakastaren ostean, 2021/2022 ikasturterako aurreinskripzioa egin daiteke
Athletic Club Fundazioak eta UPV/EHUk sortutako “Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza: Haur eta Nerabeen babesa” unibertsitate graduondoa egiteko izena emateko epea ireki da dagoeneko HEMEN. 2020/21 edizioa izan da lehena, eta arrakasta handia izan du. Eskainitako 20 lekuak bete zituzten ikasleek jaso dute Aditu titulua, Athletic Club Fundazioaren gizarte-proiektuetan aurrez aurreko praktikak egin ostean. Pasa den apirilaren 16an Haur eta Nerabeak indarkeriatik babestearen inguruko Lege Organikoa onartu zen, eta, hori kontuan izanda, titulazio honek lan-aukera ugari ireki ditzake. Lege horretan, kirolari buruzko atal oso bat dago, eta, horren arabera, kirol klubek Haur eta Nerabeen Babesari buruzko Politika eta Delegatu zehatz bat izan behar dituzte. Gainera, langileek horren inguruko gutxieneko prestakuntza jaso beharko dute.
Hurrengo ikasturtera begira, nobedade moduan, aipatu behar da Eusko Jaurlaritzak proiektuarekin bat egin duela; hogeita hamar leku egongo dira, aurreko edizioan baino hamar gehiago, eta matrikula-gastuak ordaintzeko laguntza ekonomikoak eskainiko dira. Gainera, lehenengo urtean jasotako esperientzia oso baliagarria izango da kirol arloan haur eta nerabeen beharrizanak betetzeko helbururako. Ikasturtean zehar, graduondo honen arduradunek bi mahai-inguru antolatu dituzte arlo horretan adituak diren mundu mailako pertsonekin, eta Kirol Eremuan Haurrak Babestu eta Ondo Tratatzearen inguruko I. Aste Iberoamerikarrean parte hartu dute.
Iribar, Makatzaren aurkezpenean: "Bizitzari ilusioz aurre egin behar zaio beti"
Athletic Club Fundazioak ‘Makatza’ eleberria eta irakurLEON(A) kanpaina aurkeztu ditu, ‘Txopo’ eta Andoni Egañarekin batera, jendez gainezka egondako [...]
Athletic Clubek bideo bat argitaratu du jaialdiaren XII. edizioko irudi eta adierazpen nabarmenenekin Athletic Club Fundazioak antolatutako Thinking F[...]
Iribarri buruzko “Makatza” liburuaren eta IrakurLE-ON(A)(r)en aurkezpena Geuria!-n
Athletic Club Fundazioak Iribarren haurtzaroari buruzko eleberri bat argitaratu du, Andoni Egañak idatzia, eta irakurLE-ON(A) irakurketa sustatzeko ka[...]