Fundazioa eta UPV/EHUren unibertsitate graduondoa egiteko izena eman daiteke dagoeneko
03 MAIATZA 2021
“Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza: Haur eta Nerabeen babesa” izeneko Aditu-tituluaren lehenengo edizioaren arrakastaren ostean, 2021/2022 ikasturterako aurreinskripzioa egin daiteke
Athletic Club Fundazioak eta UPV/EHUk sortutako “Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza: Haur eta Nerabeen babesa” unibertsitate graduondoa egiteko izena emateko epea ireki da dagoeneko HEMEN. 2020/21 edizioa izan da lehena, eta arrakasta handia izan du. Eskainitako 20 lekuak bete zituzten ikasleek jaso dute Aditu titulua, Athletic Club Fundazioaren gizarte-proiektuetan aurrez aurreko praktikak egin ostean. Pasa den apirilaren 16an Haur eta Nerabeak indarkeriatik babestearen inguruko Lege Organikoa onartu zen, eta, hori kontuan izanda, titulazio honek lan-aukera ugari ireki ditzake. Lege horretan, kirolari buruzko atal oso bat dago, eta, horren arabera, kirol klubek Haur eta Nerabeen Babesari buruzko Politika eta Delegatu zehatz bat izan behar dituzte. Gainera, langileek horren inguruko gutxieneko prestakuntza jaso beharko dute.
Hurrengo ikasturtera begira, nobedade moduan, aipatu behar da Eusko Jaurlaritzak proiektuarekin bat egin duela; hogeita hamar leku egongo dira, aurreko edizioan baino hamar gehiago, eta matrikula-gastuak ordaintzeko laguntza ekonomikoak eskainiko dira. Gainera, lehenengo urtean jasotako esperientzia oso baliagarria izango da kirol arloan haur eta nerabeen beharrizanak betetzeko helbururako. Ikasturtean zehar, graduondo honen arduradunek bi mahai-inguru antolatu dituzte arlo horretan adituak diren mundu mailako pertsonekin, eta Kirol Eremuan Haurrak Babestu eta Ondo Tratatzearen inguruko I. Aste Iberoamerikarrean parte hartu dute.
Fundazioko taldeak Genuine World Cup-en bigarren edizioan parte hartuko du Hasi da Genuine World Cup-erako atzera kontaketa, Genuine Athletic Club [&h[...]
Athletic Club Fundazioaren Inklusioko lau proiekturen denboraldi amaiera
Bakuvak, Goiztirik, Adsisek eta Berriztuk Lezaman emango diote agur denboraldiari, entrenamendu bereziekin eta askari handi batekin Athletic Club Fund[...]