Gurpil-aulki elektrikoen erabiltzaileei zuzendutako kirol egokituaren proiektu aitzindaria da
Datorren ekainaren 10ean, BBK Aretoak Bizkaiko lehenengo Powerchair Football taldearen aurkezpen ofiziala hartuko du. Kirol egokituko proiektu aitzindari hau Haszten Elkarteak sustatu du, BBKren eta Athletic Club Fundazioaren laguntzarekin.
Ekitaldiaren bidez, gurpil-aulki elektrikoa erabiltzen duten zazpi gazteren eskutik sortu den proiektu berritzailea ezagutaraziko da. Duela hilabete gutxi arte, gazte horiek ezinezkotzat jotzen zuten futbolean modu egokituan aritu ahal izatea.
Proiektuaren helburua da desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea sustatzea eta haien bizi-kalitatea hobetzea, kirol egokituaren bidez.
Powerchair Football gurpil-aulki elektrikoen erabiltzaileentzat bereziki diseinatutako kirol-modalitatea da, lehiaketa, talde-lana eta garapen pertsonala uztartzen dituena. Kirol arlotik harago, “Athletic Fundazioa SZ” ekimenak gizarte-eraldaketarako tresna bihurtu nahi du, desgaitasuna duten pertsonen gaitasunak ikusgarri eginez eta parte-hartze zein inklusiorako aukera berriak sortuz
Aurkezpenean kirolariek, proiektuaren arduradunek eta erakunde laguntzaileek parte hartuko dute, Bizkaian aitzindaria den ekimen honen helburuak, erronkak eta gizartean izango duen eragina partekatzeko.