Fidias Fundazioaren apalak liburuz beteko dira gazteen artean irakurtzeko ohitura sustatzeko
Fidiaseko neska-mutilek Bilboko Joker eta Camara liburu-dendak bisitatu zituzten atzo, irakurketa-gomendioak jasotzeko eta beren gustuetara egokitutako liburuak aukeratzeko,Athletic Clubeko Dani Vivian jokalariak egindako dohaintza bati esker, Athletic Club Fundazioaren ekarpenarekin batera. Ekimen honen helburua Fidiasen instalazioetan liburutegi txiki bat sortzea da, erabiltzaile guztiek irakurketaz gozatzeko aukera izan dezaten.
Dohaintza Bilboko Liburu Azokan egindako Atrapavientos Elkartearen ‘Los libros que importa’ ekimenaren ondorioz sortu zen dohaintza. Elkarteak urtero antolatzen duen eskaintza lehiaketan Dani Vivian Athleticeko defentsak parte hartu zuen, eta irabazlea izan zen. Saria Bilboko liburu-dendetan gastatzeko txartel bat zen, eta Danik, Fundazioarekin duen harreman eta konpromiso estuagatik, sari hori Fidiasi ematea erabaki zuen, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden adingabeei zuzendutako gure proiektuari, haien hezkuntza-prozesua bultzatzeko eta bizikidetza sustatzeko kirol-, jolas- eta ikasketa-jardueren bidez.
Sariaren zenbatekoa emateaz gain, Dani Vivianek ekarpen ekonomiko gehigarri bat egin zuen, eta Fundazioak berdindu egin zuen. Zenbateko osoarekin, eta Joker eta Camara liburu-dendekin elkarlanean, haien liburu-saltzaileek orientatu baitzituzten, Fidias-eko hogeita hamar bat haurrek hautatu zituzten elkartearen liburutegia osatuko duten liburuak. Primerako arratsaldea pasa zuten elkarrekin eta haurrek egindako aukeraketa ezin interesgarriagoa izan zen; manga eta superheroiei buruzko komikietatik, historiari buruzko liburuetatik pasata, Cervantesen On Kixote bezalako eleberri klasikoetaraino. Zalantzarik gabe, Fidiaseko erabiltzaile guztiek gozatzeko moduko istorioak.
Fidiasen inguruan
Fidias Fundazioaren helburua da egoera ahulean dauden haurren gizarteratzea eta pertsonen arteko garapena. Horretarako, kultura tresna eraldatzaile gisa erabiltzen dute. Zeregin honetan, urteak dira Athletic Club Fundazioaren laguntza jasotzen dutela. Horrela, astero, Fundazioko teknikariek multikiroleko bi saio ematen dituzte FIDIASen Lamiakoko egoitzan, eta, gainera, Athleticekin eta bizikidetzarekin lotutako balioak lantzen dituzte.