Hitzarmen horri esker, Athletic Club Fundazioak, Aterpe Programarekin batera, Kirol arloan Haurrak babesteko Kultura sustatzeko programa bat diseinatuko du. Kirol arloan, komunikazio eta sentsibilizazio kanpaina, kirol klinika eta gazte-trukeen arloan lan egiten duten eragileentzako mintegiak eta prestakuntza saioak eginez, haur eta nerabeentzako aukerak sustatu nahi dira, kirol munduan arduraz eta ikuspegi inklusibo batetik tratatuko dituztela bermatuz.
Athletic Club eta Pro Humanae Vitae Fundazioen arteko hitzarmena
17 OTSAILA 2021
Hitzarmenaren xedea “Kirol arloan Haurrei Babesa eta Tratu Egokia ematea” izeneko proiektua da
Athletic Club eta Pro Humanae Vitae Fundazioek hitzarmen bat sinatu dute honen inguruko proiektua burutzeko: “Kirol arloan Haurrei Babesa eta Tratu Egokia ematea”. Pro Humanae Vitae Fundazioak Argentinan dauka egoitza, baina nazioartean lan egiten du. Gobernuz kanpoko erakunde independentea da, ezeren aldekoa eta irabazi asmorik gabekoa. Bere xedea pertsonen garapen integralari laguntzeko aukerak sortzea da, Ekonomia Soziala, Kirol eta Kultur Jarduera eta Nazioartekotze Prozesuen bidez.
Kategoriak: Fundazioa.
Erlazionatutako berriak

08 UZTAILA 2025
Fundazioa, Inklusioa
Athletic Genuine hegan doa Houstonera!
Fundazioko taldeak Genuine World Cup-en bigarren edizioan parte hartuko du Hasi da Genuine World Cup-erako atzera kontaketa, Genuine Athletic Club [&h[...]

30 EKAINA 2025
Fundazioa, Inklusioa
Genuine Derbiak aste ahaztezina itxi du
Athleticeko Genuine Peñak topaketa hunkigarria antolatu du Genuine Athletic Club Fundazioaren eta Real Sociedad Fundazioaren arteko Futbol Egokit[...]

17 EKAINA 2025
Fundazioa, Inklusioa
Athletic Club Fundazioaren Inklusioko lau proiekturen denboraldi amaiera
Bakuvak, Goiztirik, Adsisek eta Berriztuk Lezaman emango diote agur denboraldiari, entrenamendu bereziekin eta askari handi batekin Athletic Club Fund[...]