Aitxuren sukaldaritza, tortilla eta ukitu modernoko artisau-plateretan aditua, Fundazioan sartuko da eta erakundearen proiektuak babestuko ditu
Athletic Club Fundazioak bere enpresa laguntzaileen sarera gehitu du Aitxu, Bilbon, Getxon eta Barakaldon presentzia duen proiektu gastronomiko bereizia, bere patata-arrautzopilaren kalitateagatik eta ukitu modernoa duten artisau-platerengatik nabarmentzen dena. Hori dela eta, Aitxuk Fundazioak hiru jarduera-ardatz nagusitan —Komunitatea, Inklusioa eta Kultura— egiten dituen proiektuen garapenean lagunduko du.
Sinadura-ekitaldian Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentea, Johana Ruiz Olabuenaga Klubeko Gizarte Arloko zuzendaria eta Aitana Avila Arzanegui Aitxuren sortzailea izan ziren San Mamesen.
RTVEko Masterchef saioan arrakastaz aritu ondoren, finalistetako bat izatera iritsi baitzen, Aitanak, Aitxu ezizenaz ezagunagoak, bere proiektu gastronomiko pertsonalari Bizkaian ekitea erabaki zuen.
Denbora gutxian, Aitxu Bilboko erreferentziazko lokaletako bat bihurtu zen tortillak dastatzeko, bere espezialitaterik ezagunena.
Aitxuk 20 patata-arrautzopila mota ditu, guztiak gozoak eta kalitate gorenekoak. Gainera, bere kartan ukitu modernoko artisau-plater ugari daude, eta elikagai guztiak organikoak eta osasungarriak dira, gure baratzeetatik zuzenean ekarriak.