Euskal non-league day
GURE KLUBEKIN KONPROMETITUTA
Oinarri-futbolaren aldeko ekimena
Oinarri-futbolaren aldeko ekimen hau gizonezkoen Lehen Mailako nazioarteko geldialdia aprobetxatuz egiten da, eta bere helburua gurekin hitzarmenak dituzten kluben eta haiek ordezkatzen duten futbol hezitzailearen garrantzia azpimarratzea da.
Jardunaldi horietan, Athletic Club berezi egiten duen pertenentzia-sentimendua eta klubak harrobiarekin eta Euskal Herri osoko oinarri-futbolarekin duen lotura estua nabarmentzen dira.
86
KLUB HITZARTUK HARTU DUTE PARTE
+ 350.000
EURO BILDU DIRA OINARRI-FUTBOLERAKO
Non-League Day izeneko gizarte-mugimendua 2010ean sortu zen, Premier League txapelketan partidarik ez zegoela aprobetxatuz, futbol ez-profesionala babesteko
Athletic Club-en hasieratik ikusi genuen ekimen horrek defendatzen dituen balioak gure izaerarekin guztiz bat datozela, eta horregatik erabaki genuen Ligak Lehen Mailan partidarik gabe uzten duen asteburu hori oinarri-futbola aldarrikatzeko eta jendea tokian tokiko zelaietara joatera animatzeko baliatzea. Athletic Club izan zen Espainiako Liga profesionalean ekimen horrekin bat egin zuen lehen kluba.
Athleticzaleei hitzartutako kluben zelaietan jokatzen diren partidetara joateko deia egiten diegu
Eta horrez gain, klubei jarduerak eta zozketak antolatzen laguntzen diegu. Horietan biltzen den diru guztia hitzartutako klubak jasotzen du, eta haren zati bat, sarri, komunitateko gizarte-antolakuntzara bideratzen dute.
Euskal non-league day festibalari loturiko berriak
Euskal Non-League Day-ren II. edizioa
Athletic Clubek martxoaren 23an eta 24an oinarri-futbolaren urteroko jaia ospatuko du pizgarriz beteriko egitarauarekin hitzartutako klubetarak[...]
2030 agendarekin konprometituta
EUSKAL NON-LEAGUE DAY PROIEKTUAN PARTE HARTU NAHI DUT
Parte hartu nahi baduzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan. Hemen gaude, zuri laguntzeko prest.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Euskal non-league day-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu