Manifestua

Futbola dena da dena futbola ez denean

Zer du futbolak? Zer du futbolak kirola fede bihurtzeko? Badago munduan beste ezer, igande batean bizitza kentzen dizuna, baina hurrengoan inoiz baino biziago zaudela sentiarazten zaituena?

Zer du futbolak balio guztiak galdu dituela dioen jenderik badago? Zer du gauzak egiteko modu paregabe batez harro sentiarazteko? Zer du fokuek itsutzen dutena baino haratago ikusteko? Zer dute kolore hauek, armarri honek, istorio honek, ereserki honek? 

 

Futbolak arrazoiak ulertzen ez dituen arrazoimenak ditu oraindik. Irabaztera ateratzeko elkartzen gaituen indarra. Deialdian inoiz agertu ez arren hasierako hamaikakoan egoteko indarra.

 

Horixe da garen gizartearekin lotzen gaituen futbolaren handitasuna. Soropilaren azpian dagoen lurra zapaltzera eramaten gaituena. Sustraiak sendotzeko ureztatzera bultzatzen gaituena. Arrasto bat utzi. Zer du, beraz, futbolak? Gola baloiak atea zeharkatzea baino haratago doala gogorarazteko ahalmena. Hori da futbolaren benetako indarra. 

Gure futbolarena bai, behintzat. 

Athletic Club Fundazioaren azken berriak

Jaso Athletic Club Fundazioan gertatzen den guztiaren berri albiste berrienen eta garrantzitsuenen bidez.

Athletic Fundazioa raíces en el fútbol
Isabel Pradas

Isabel

“Fidias-eko haurrentzat Fundazioaren bidez Athletic Club astero hemen egotea opari zoragarria da”

Isabel Pradas

FIDIAS Fundazioko arduraduna

Azziz Chamack

Azziz

“Asko estimatzen dut lagunengandik jasotzen dudan maitasuna, haiekin partekatzen dut eta ondo pasatzen dut”

Azziz Chamack

Adsis erabiltzailea

Aitor Camacho

Aitor

“Ohore bat da niretzat Fundazioarekin elkarlanean gazteei lagundu ahal izatea”

Aitor Camacho

Athletic Club Fundazioko teknikaria

Johana Onintza

Johana

“Gure helburua estrategia sozial bateratu eta integratu bat garatzea da, kluba bazkideengana gehiago hurbiltzeko, fundaziozaleek klubean parte-hartze handiagoa izateko, eta Athletic-ek eta Fundazioak Bizkaian eta Euskal Herrian duten eragina maximizatzeko”

Johana Onintza

Athletic Club-eko Gizarte Arloko zuzendaria

Athletic Fundazioa únete