Walking Football
FUTBOLEAN ARITZEA, ADINARI ERREPARATU GABE
Walking Football adineko pertsonek egin ahal izateko sortu den futbol modalitate bat da
Europako iparraldean sortu zen, eta futbolak ezaugarri dituen kontaktu fisikoa eta joko-bizia ekiditea ditu helburu, hala, jokoaren arauak aldatuta, 50 urtetik gorakoek egiteko egokia izan dadin.
Arau nagusia da ezin dela korrikarik egin, baina beste batzuk ere badaude, adibidez, baloia ezin da gerritik gora jaurti. Horrela futbol-partida normal bat jokatzeko adinako sasoi fisikoa ez duten pertsonen abiadura eta teknikara egokitzea da helburua.
+ 1.300
ORDU ENTRENATU DUTE 50 URTETIK GORAKOEK
MILAKA
PASE
EHUNDAKA
GOL
1
KOMUNITATE BAKARRA
Kirol-jarduera sustatzea
Mendebaldeko gizarteetan biztanleria zahartzen ari da, eta errealitate horren aurrean beharrezkoa da adineko biztanleria aktiboa eta parte-hartzailea izateko neurriak hartzea.
Futbola kirol gogorra da, kontaktu eta abiadura handikoa, eta ez dago adinekoek egiteko pentsatuta. Hala, Walking Football delakoak futbola maite duten adineko horiengan kirol-jarduera eta zahartze aktiboa sustatzea ditu helburu.
WFaren bidez, Fundazioa 50 urtetik gorako pertsonengana iristen da. Garrantzi berezia du lorpen horrek, kolektibo horretako pertsonek talde-kirola egiteko zailtasunak izaten baitituzte eta haien artean depresioa, bakardadea eta autoestimu baxua ohikoak izaten baitira.
Kirola egin nahi duen edozein adinekok izena eman ahal izatea da asmoa, gure erabiltzaileen artean sozializazio-sare bat sortuz. Gaur egun ia ehun erabiltzaile aktibo ditugu.
Bestalde, urtero txapelketa batzuetan parte hartzen dugu, hala nola EFDNk (European Football Development Network) Bredan eta Leverkusenen antolatutakoa, Europako beste talde batzuekin batera lehiatzen garena, edo lagunarteko partidak. Azken ideia da adinekoek gure klubaren enbaxadore gisa duten zeregina aldarrikatzea.
Non garatzen den proiektua
Walking Football festibalari loturiko berriak
Walking Football txapelketa
Athletic Club Fundazioaren modalitate honetako taldeak Realaren eta Sportingen aurka jokatu du Lezaman Ostarileko arratsaldean, Walking Football txape[...]
CO2 konpentsazioa eta gizarteratzeari buruzko jardunaldia
Athletic Club Fundazioak eta Lurgaiak, ADSIS, Osakidetzaren BOMS, Utopia eta Walking Football proiektuekin batera, Klubaren CO2 aztarna konpentsatzeko[...]
Iraunkortasunari eta gizarteratzeari buruzko jardunaldia
Athletic Club Fundazioak eta Lurgaiak, ADSIS, Osakidetzaren BOMS, Utopia eta Walking Football proiektuekin batera, Klubaren CO2 aztarna konpentsatzeko[...]
Walking Football-az gozatzen
Athletic Club Fundazioak hirugarren postuan amaitu du Alemaniako txapelketa Ilusioz betea. Horixe da Athletic Club Fundazioko kide guztiek bizitako es[...]
Athletic Fundazioa Walking Football, Leverkusenera bidean
Datorren ostegunean, hilak 22, Fundazioko taldeak Europako EFDN ligako bigarren txapelketa jokatuko du, Bredako txapelketan azpitxapelduna izan ondore[...]
Athletic Walking Football-ek “San Kristobal / Kopa Kendall Txapelketa” irabazi du
SD Plentzia taldea hartu zuen mendean udako txapelketako finalean Athletic Club Fundazioak udako “San Kristobal / Kopa Kendall Txapelketa”n parte [&he[...]
Walking Football-eko Europako EFDN ligako txapeldunordeak
Athletic Club Fundazioaren jokaera bikaina Holandako lurretan Inklusioa, laguntasuna eta osasuna. Horiek dira futbol mo[...]
Athletic Clubek Walking Footballeko EFDN liga europarra jokatuko du lehenengo aldiz
Lehiaketa honetako nazioarteko lehen txapelketa maiatzaren 31n jokatuko da eta zuri-gorrien aurkariak Rangers, Eintracht Frankfurt eta NAC Breda izang[...]
Athletic Walking Football taldeek Iberian Challenge Cup txapelketan parte hartuko dute
Fundazioko bi taldeek larunbatean jokatuko dute Malagan ospatuko den txapelketa hau Athletic Club Fundazioaren Walking Football-eko bi taldeek datorre[...]
Futbolean korrika egin barik jokatzearen onurak
UPV/EHUko Ageing On ikertaldeak, Fundazioarekin elkarlanean, nola eragiten dion osasunari Walking Football kirol modalitateak aztertzen du Walking foo[...]
Walking Footballeko Euskal Selekzioak Ingalaterraren aurka jokatuko du Lezaman
Euskal selekzioak +50 eta +60 urte kategorietan nazioarteko lehen bi partidak jokatuko ditu datorren larunbatean Ingalaterrako selekzioaren aurka Eusk[...]
Walking Football-en taldeek kirolaz gozatu dute Portugalen
Athletic Club Fundazioaren bi taldeetako jokalariak, 51 eta 77 urte bitartekoak, oso pozik Albufeirako nazioarteko txapelketan parte hartzeagatik Athl[...]
Walking Football Fundazioko taldeak Europan estreinatuko dira
Nazioarteko txapelketa urriaren 11 eta 12an jokatuko da Albufeiran, Portugalen Athletic Club Fundazioaren bi taldek Walking Football txapelketa jokatu[...]
WALKING FOOTBALL-EN ENTRENAMENDUA
Athletic Club Fundazioak Walking Football deritzon kirol modalitatearen lehen entrenamendua egin du gaur asteartean, maiatzak 21. Izena eman duten 19 [...]
2030 agendarekin konprometituta
GOZATU WALKING FOOTBALLAREN ONUREZ, ORAIN!
Zure ongizatea sustatu nahi baduzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan. Hemen gaude zuri laguntzeko prest.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Walking Football-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu