Parte hartu nahi baduzu, badago zuretzako tokia Fundazioan. Hemen gaude laguntzeko.
UNRWA: PALESTINA
Haurtzaroaren hezkuntzarako eskubidea bultzatuz
Palestinak Sirian duen haur errefuxiatuen hezkuntzarako eskubidea bultzatuz, kirolaren bidez
Athletic Club Fundazioak, UNRWArekin (Nazio Batuen Palestinako Errefuxiatuentzako Agentzia) lankidetzan, Sirian errefuxiatu palestinarren hezkuntzarako eskubidea bermatzen duen proiektu bat bultzatzen du. Gure helburua da haien ongizate fisikoa eta emozionala sustatzea kirolaren bidez.
Gerra eta desplazamendu giroan hazten ari diren milaka haurrek parte hartuko dute ekimenean, eta amabitxi berezia izango dute: Honey Thaljieh, Athletic Clubeko enbaxadorea 125. urteurrenean. Palestinako futbol selekzioko kapitain ohia eta sortzaileetako bat da, eta enbaxadore izendatua izan zen genero berdintasunaren eta bakearen alde egindako borrokagatik.
8.214
haur errefuxiatu palestinar proiektuaren onuradun izango dira.
16
ikastetxek gorputz-hezkuntzako irakasleak jasoko dituzte.
16
irakasle kontratatu dira finantzaketari esker.
3
online prestakuntza-jardunaldi, Lezamako teknikariek gidatuta.
Errefuxiatu palestinarrak Sirian: laguntza humanitarioaren mendeko komunitate ahula
Sirian dagoen palestinar komunitate errefuxiatua munduko zaharrenetakoa eta ugarienetakoa da.
UNRWAk 9 errefuxiatu-eremu, 100 eskola baino gehiago eta 23 osasun-zentro kudeatzen ditu Sirian, 438.000 pertsonari baino gehiagori oinarrizko laguntza emanez. Biztanleria horren gehiengoa muturreko pobrezian bizi da, eta laguntza humanitarioaren mende dago erabat. Azken urteotan, ahulezia hori larriagotu egin da, herrialdearen ezegonkortasunagatik eta 2023ko lurrikarengatik.
Ekimen honen bidez, gure gizarte-bokazioa eta konpromisoa berresten ditugu: kirolaren indarra erabiltzea errealitateak eraldatzeko. Lankidetza honekin, milaka haur errefuxiatuk beren haurtzarorako eskubidea berreskuratzeko aukera izan dezaten laguntzen dugu.
Non garatzen den proiektua
Siria
2030 agendarekin konprometituta
PARTE HARTU UNRWA PROIEKTUAN