Programa didaktikoa
Futbola eta Athletic Clubeko balioak ikaskuntza tresna gisa
Futbola eta Athletic Cluben balioak ikasteko tresna gisa erabiltzen dituen proiektua da. Hainbat hezkuntza-mailatara egokitutako jardueren bidez, eskola-eremuan ezagutza, inklusioa eta berdintasuna sustatzea da helburua.
2025/2026 ikasturterako, historiaren, komunikazioaren, irakurketaren, zinemaren eta genero-estereotipoak ezabatzearen inguruko esperientziak eskaintzen ditugu, hezkuntza eta futbola modu paregabean uztartuz.
Formatu elebiduneko jarduerak ditugu, eta beste batzuk erabat euskaraz. Eskola-curriculuma modu dinamiko eta parte-hartzailean osatzeko diseinatutako jarduerak dira.
Gizarte aurrerapena
Athletic Club Fundazioan ulertzen dugu kultura eta hezkuntza aurrerapen sozialaren eskutik doazela eta garrantzitsua dela errealitateari buruzko jarrera kritiko eta gogoetatsua sustatzea, hobetu ahal izateko.
Programa didaktikoa festibalari loturiko berriak
2030 agendarekin konprometituta
Zure ikastetxearen beharren neurrira proiektu bat eraiki nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan
Zuri laguntzeko prest gaude hemen.