Ospitaleak proiektua
BABESA ETA BALIOAK PAZIENTE TXIEKIENTZAT
Haurrei beren errekuperazio-prozesuan babesa ematen diegu
Fundazioaren proiektu hauek gaixotasunen bat jasaten ari diren haurrei beren errekuperazio-prozesuetan babesa emateko eta laguntzeko helburua dute, bai eta tratamenduetan jarrera baikorra manten dezaten adore ematekoa ere.
+ 200.000
ESKU-HARTZE HAURREKIN BIZKAIKO OSASUN-ETXE GUZTIETAN
PARA TODOS
JAIOBERRI GUZTIEI ADUR-ZAPI BEREZI BAT OPARITUZ EMATEN DIEGU ONGI-ETORRIA
Frogatuta dago ingurunea eta tratamenduak humanizatzen direnean errekuperazio-prozesuak eraginkorragoak direla
Horretarako, goi-mailako kirolariek eta pazienteek partekatzen dituzten balioak aldarrikatzen ditugu: ahalegina, fedea, taldearenganako konfiantza eta abar. Hala, okasiorako espreski sortutako pertsonaiak erabiltzen ditugu. Pertsonaia horiek pediatriako guneak apaintzen dituzte, Athletic Club Fundazioak egindako eta emandako diseinuekin. Pegatinak ere banatzen ditugu, bai Bizkaiko osasun-etxe guztietan -haurren tratamenduak kokatzen diren guneetan- bai ospitaleetan -bisitak jasotzeko moduan dauden pazienteen solairuan-. Pegatina horietan “txapeldun” ageri da idatzita, eta pazienteen jarrera saritzeko baliatzen dira. Bestalde, Gurutzetako Ospitalean ingresatuta dauden haurrei diploma bat ematen zaie, Athletic Club-eko emakumezko eta gizonezko kapitainek sinatuta, tratamenduan zehar izan duten indarra eta adorearen ziurtagiri gisa. Urtero 250.000 pegatina-medaila banatzen dizkiegu haurrei Bizkaiko osasun-etxe guztietan. Diplomei dagokienez, 8.000 inguru banatzen dira ingresatuta dauden haurren artean, hala, Athletic Club-en irudia pizgarri gisa erabiliz, gaixotasunaren aurrean jarrera positiboak sustatzeko.
Bestalde, noizean behin “korredoreko futboleko” partidak antolatzen ditugu pazienteen eta Athletic Club-eko jokalarien artean. Txikitxoek ospitalean egon zireneko oroitzapen onak izatea da helburua.
2019an beste ekimen berezi bat ere egin zen: Athletic Club-eko elastikoei beste forma bat emanez, ospitaleko mantalak egin ziren haurrentzat.
Azkenik, aipatu nahi genuke Athletic Club Fundazioak Bizkaiko haur guztiei ongi etorri berezia ematen diela: “Ongi etorri familia eder honetara / Ongi etorri a esta gran familia” idatzita dauen adur-zapi bat oparitzen zaie haurtxo guztiei jaiotzean. Adur-zapi horiek dohainik banatzen zaizkie tutore guztiei Gurutzetako Ospitalean, Basurtokoan eta IMQ Zorrotzaurre Klinikan.
Non garatzen den proiektua
Ospitaleak proiektua festibalari loturiko berriak
Pediatria proiekturako itsasgarriak eta diplomak
Fundazioak Osakidetzaren haurrentzako eremuak eta tratamenduak humanizatzeko prozesuan laguntzen jarraitzen du Athletic Club Fundazioak diploma eta it[...]
Athletic Club Fundazioa osasun publikoarekin
Fundazioak Gurutzetako Ospitaleko Pediatria eremuak humanizatzeko prozesuan parte hartzen jarraitzen du Athletic Club Fundazioak lanean jarraitzen du [...]
Mantal oso bereziak
Athletic Club Fundazioak kamiseta zuri-gorriekin egindako mila mantal emango ditu Gurutzetako, Basurtuko eta IMQko neska-mutilentzat Fun[...]
OSAKIDETZAREKIN ELKARLANEAN: BIGARREN FASEA
Athletic Club Fundazioak 2016z geroztik Osakidetzarekin elkarlanean daraman proiektuaren bigarren faseari ekin dio, konkretuki Gurutzetako Unibertsita[...]
2030 agendarekin konprometituta
PARTE HARTU PEDIATRIA PROIEKTUAN
Proiektu honetan parte hartu nahi baduzu, espazio bat dago zuretzat Fundazioan. Zuri laguntzeko gaude hemen.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Ospitaleak proiektua-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu