Fidias
ARRISKUAN DAUDEN ADIN TXIKIKOEI HEZKUTZA-PROZESUAN LAGUNTZEN
Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden adin txikikoei zuzendutako proiektua da. Erabiltzaileek 5-17 urte bitartean dituzte eta Eskuinaldean bizi dira
Fidias Fundazioarekin elkarlanean, urtero bi talde misto osatzen ditugu bata 5-14 urte bitarteko haurrekin eta bestea 14-17 urte bitarteko gaztetxoekin. Asteroko saioetan multi-kirola egiten dute gure teknikarien eskutik.
Helburu nagusia haur horientzat babes-eremu bat sortzea da, asko eta asko familia desegituratuetatik baitatoz. Programaren bidez, haurren hezkuntza-prozesua hobetzea lortu nahi da, bai eta gizarteratzea eta elkarbizitza sustatzea ere, eta horretarako kirol- eta joko-jarduerak eta jarduera akademikoak baliatzen dira.
+ 250
HAUR LAGUNDU DITUGU BEREN HEZKUNTZA-PROZESUAN
Proiektu honetan parte hartzen duten haurrek ez dituzte oinarrizko baliabideak eskura, eta ondorioz, ez dute kalitatezko hezkuntza jasotzeko aukerarik
Athletic Club Fundazioaren eta Fidias Fundazioaren baterako lanak zailtasun horiei haurren garapenerako ezinbestekoak diren bi ikuspuntu ezinbestekotatik heltzeko aukera ematen digu: Fidiasekoek arlo akademikoko laguntza ematen die eta beste jarduera batzuez arduratzen dira, hala nola saskibaloiaz, dantzaz, antzerkiaz…; Athletic Club Fundazioak, aldiz, aisia parte-hartzailea eskaintzen die futbolaren bidez, eta araututako jokoa baliatuz, eguneroko bizitzarako baliagarriak izango zaizkien jarrerak eta gaitasunak berenganatzen eta garatzen laguntzen die.
Saioetan kirol-kontuak lantzen dira, baina baita portaerari, elkarbizitzari, higieneari eta eguneroko bizitzako ohiturei loturiko gaiak ere. Proiektu honetan, gure teknikarien egitekoa funtsezkoa da, askotan beren etxeetan halakorik ez duten haurren autoritate-erreferente eta jarrera-eredu bihurtzen baitira.
Denboraldian zehar askotariko jarduerak antolatzen dira pertenentzia-sentimendua eta konpromisoa indartzeko, eta denboraldiaren amaieran, ereduzko bilakaera izan duten jokalariei sariak banatzen zaizkie (campusean parte hartzeko aukera), egindako ahalegina saritzeko.
Non garatzen den proiektua
Fidias festibalari loturiko berriak
FIDIAS, Fundazioaren gizarte proiektu berria
Entrenamenduak apirilaren 12an hasi ziren, FIDIAS Fundazioarekin daukagun lankidetza-hitzarmenaren ondorioz. Erakunde horrek artearen bid[...]
2030 agendarekin konprometituta
HARTU PARTE FIDIAS PROIEKTUAN
Parte hartu nahi baduzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan. Hemen gaude, zuri laguntzeko prest.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Fidias-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu