Ezagutu Badr istorioa
Ikusi kirolak nola aldatzen dituen bizitzak. Badr-ek bere istorioa kontatuko dizu. Idatzi zeuk ere zeurea!
Bizitegi Elkartearekin lankidetzan, denboraldiro entrenamendu-talde misto bat osatzen dugu. Athletic Club Fundazioko teknikariek zuzentzen dituzte saioak.
Programaren helburua: parte-hartzaileei maiztasun finkoa duen jarduera bat eskaintzea, gizarteratze- eta ahalduntze-prozesuan lagungarri izango zaielakoan, eta kirola eta jolasa sustatzea, aisialdi txiki bat eskaintzeko.
+ 600
PERTSONA ETXEGABEK JASO DUTE GIZARTERATZEKO LAGUNTZA, PROIEKTUA MARTXAN JARRI ZENETIK
Saioetan, futbola eta talde-pertenentzia baliatuz, kirol-kontuak lantzen dira, baina baita portaerari, elkarbizitzari, higieneari eta eguneroko bizitzako ohiturei loturiko gaiak ere.
Proiektu honetan, gure teknikarien egitekoa funtsezkoa da, askotan gizarteratze-prozesuetan laguntzen dieten autoritate-erreferente eta jarrera-eredu bihurtzen baitira.
Denboraldian zehar, lana errazten eta osatzen laguntzen diguten beste jarduera osagarri batzuk ere antolatzen ditugu: Fundazioko beste talde batzuen aurkako partidak, museoetara bisitak, Lezaman partidak ikustea…
Ezagutu Badr istorioa
Ikusi kirolak nola aldatzen dituen bizitzak. Badr-ek bere istorioa kontatuko dizu. Idatzi zeuk ere zeurea!
Bi erakundeek lankidetza hitzarmena berritu dute eta Bilbao Kirolak-ek doan lagako ditu bere kirol instalazioak Bizitegi, Adsis, Bakuva, Ahalegina, Be[...]
Andoni Goikoetxeak, Fundazioaren enbaxadoreak, 1.500 €-ko dohaintza egin dio Bizitegiri, gizarte-bazterketako egoeran daudenen alde lan egiten duen el[...]
Fundazioak kirol materiala entregatu die. Horrela, bide batez, pandemiaren aurka lehen lerroan ari diren erakunde hauen lana txalotu [&helli[...]
Proiektuan lagundu nahi baduzu, edo laguntza behar baduzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan. Hemen gaude, zuri laguntzeko prest.
Bizitegi-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu