Adsis
BIRGIZARTERATZEA ETA ITXAROPENA
Askatasunez gabetuta daudenei eta preso ohiei zuzenduriko proiektua. Erabiltzaileak Bilbo edo inguruetakoak dira, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan daude eta 18 urtetik gora dituzte.
Adsis Fundazioarekin elkarlanean, denboraldiro entrenatzeko talde misto bat sortzen dugu.
Entrenamendu-saioak Athletic Club Fundazioko teknikariek zuzentzen dituzte, eta helburu nagusia bizi ohitura osasungarriak sustatzea da. Ibilbide horretan, gaitasun sozialak eta harremantzeko modu berriak garatzeari garrantzi handia ematen zaio, bizitza normalizatu batean sartzeko ezinbestekoa baita.
450
PERTSONA LAGUNDU DITUGU BEREN BIRGIZARTERATZE PROZESUAN
Proiektu honen erabiltzaileek sarritan ez dute laguntzarik jasotzen beren birgizarteratze prozesuan, eta ondorioz, haien %80k berriz ere delituak egin eta presondegian amaitzen du.
Programako saioetan, futbolaren eta kirolaren bidez osasun fisikoa nahiz mentala hobetzeko ohiturak ezagutzen dituzte erabiltzaileek. Besteak beste, elkarbizitza, higienea eta eguneroko ohiturak jorratzen dira. Lanketa horretan ezinbestekoa da gure teknikarien egitekoa, autoritate-erreferente eta jarrera-eredu bihurtzen baitira, eta horrek gizarteratze-prozesuan laguntzen baitie erabiltzaileei.
Denboraldian zehar beste jarduera batzuk ere antolatzen dira zelaian egiten duten lana osatzeko eta errazteko, hala nola, CO₂arrastoa gutxitzeko arbolak landatzen dituzte Fundazioaren beste proiektu batzuekin batera, Fundazioko beste talde batzuen aurka partidak jokatzen dituzte, museoak bisitatzen dituzte…
Non garatzen den proiektua
Adsis festibalari loturiko berriak
2030 agendarekin konprometituta
LAGUNDU ADSIS-EN PROIEKTUETAN
Pertsonei birgizarteratzen laguntzen dien proiektu honetan lagundu nahi baduzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Adsis-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu