Athletic Club Fundazioaren modalitate honetako taldeak Realaren eta Sportingen aurka jokatu du Lezaman
Ostarileko arratsaldean, Walking Football txapelketa jokatu zen Lezamako instalazioetan Athletic Clubeko, Real Sociedadeko eta Sportingeko fundazioen modalitate honetako taldeen artean. Txapelketa txiki honen berezitasuna da partidak onkologiako pazienteek jokatzeko planteatu zirela, jokalarietako batzuk tratamenduan baitaude. Partida egokituak jokatu ziren, ate txikiekin eta atezainik gabe.
Kirol jardunaldiaren ondoren, Athletic Clubek topaketa sozial bat eta mokadu txiki bat antolatu zituen, non parte-hartzaileek euren esperientziak partekatu ahal izan zituzten. Horrelako jardunaldiak ohikoak dira Athletic Clubeko eta Realeko fundazioetako Walking Football taldeen artean, oraingoan Sporting Gijón gehitu baitzitzaien.
Fundazioaren egungo Walking Football taldeak urtebete bete du erabiltzaileak berritu zituenetik. Proiektua 2018an sortu zen, eta Komunitateko proiektuen barruan, aukera bat eskaintzen du 50 urtetik gorako pertsonek futbolaz beste modu batean gozatzen jarrai dezaten, ahal den neurrian lesio-arriskua saihestuz. Besteak beste, ezin da korrika egin, ezta baloia buru gainetik altxatu ere, eta kontaktuak zigortuta daude.