Athletic Club Fundazioaren bi taldeetako jokalariak, 51 eta 77 urte bitartekoak, oso pozik Albufeirako nazioarteko txapelketan parte hartzeagatik
Athletic Club Fundazioko Walking Football taldeko hogeita bat kideak Portugalera egindako bidaiatik oso pozik itzuli dira Albufeirako nazioarteko txapelketan parte hartzeagatik. Bi talde horietako entrenatzaile Jesús Camachok kontatu duenez, “sentsazioak bikainak izan dira, ez bakarrik jokalariek futbolaz eta lehiaketaz gozatzeko izan duten aukeragatik, baita euren arteko harremana apartekoa izan delako ere, eta, adinak gorabehera, topera gozatu dutelako kirolaz, horixe baita Fundazioaren proiektu honen helburu nagusia”.
Hain zuzen ere, 60 urtetik gorakoen Athletic Club Fundazioa Walking Football geratu da txapeldun, eta 50 urtetik gorakoena Plate Cups txapelketako bigarren postuan, azken fasera sartzea lortu ez zuten taldeak kontsolatzeko faseetan. Baina, emaitzez haratago, esperientzia hain positiboa izan da, non Fundazioak epe laburrera lehiakortasun-erronkak planteatzen dituen. Bitartean, proiektu honetako taldeek, 60 parte-hartzaile baino gehiagorekin, Getxon eta Lezaman jarraitzen dute asteroko entrenamenduekin.