Athletic Club Fundazioak bosgarren aldiz jarraian lortu du garrantzi handiena duen garaikurra: kiroltasunarena
Athletic Genuinek ekainaren 10ean eta 11n jokatu zituen denboraldiko azken hiru partidak Vila-realen, eta Errespetu Taldeko Fair Play irabazi zuen berriro. Athletic Club Fundazioak gehien inportatzen duen garaikurra (kiroltasunarena) eskuratzen duen bosgarren aldia da jarraian (posible diren guztiak). Zuri-gorriek 493 puntu lortu zituzten guztira, LaLiga Genuineko hiru multzoetako (Kirol Taldea, Laguntasun Taldea eta Errespetu Taldea) puntuaziorik onena. Celta Integra Fundazioa eta Tarragonako Nàstic izan ziren beste bi taldeetako Fair Play txapeldunak.
Aurreko edizioetan bezala, José Manuel Llaneza Kirol Hirian ospatu zen Azken Fasea jai handia izan zen. Vila-realera joandako zale zurigorri ugariek, beti bezala, alaitasun guztia jarri zuten harmailetan eta bosgarren Fair Play ospatu zuten. 2022/23 denboraldi honetan 44 taldek hartu dute parte. 8 hilabete eta 4 lehiaketa faseren ondoren, talde garaileek euren garaikurrak jaso zituzten amaiera ekitaldian.