Juanjo Gimenez zuzendariari eskainitako emanaldi berezi batekin amaitu zen atzo Fundazioak antolatzen duen zinema eta futbol jaialdiaren hamargarren edizioa
Ronnie Sandahlek zuzendutako «Tigrar» film suediarrak irabazi du 2022ko Thinking Football Film Festivaleko Publiko Saria. Botoen zenbaketak sailkapen oso parekatua ekarri du, izan ere, “Finding Jack Charlton, “Campeonas” eta “The Three Kings” pelikulek ere puntuazio oso altuak lortu zituzten, 4,80ko mailatik gertu (batetik bosterako eskalan). Thinking-eko aurtengo programazioa lehen mailakoa izan dela eta astean zehar Sala BBK aretora etorri den jende ugariaren gustukoa izan dela erakusten duen froga.
“Tigrar”, hunkitu eta pentsarazten duten istorio gogor horietako bat da. «In the shadow of San Siro» biografian oinarriturik, Martin Bengtsson Suediako promesak Milango Interretik egindako urrats laburra kontatzen du. Bere klubak ahaztutako depresio baten ondorioz hautsitako ametsa. Futbol profesionalaren munduan ohikoa den zerbait, zoritxarrez.
Istorioaren protagonista, Martin Bengtsson, Thinking-ean izan zen, eta honela hitz egin zuen Tigrar اfilmari buruz: “Futboleko osasun mentalari buruzko eztabaidan laguntzea espero dut. Baina pertsona gazte baten bidaia erakusten duen artelan bat ere bada. Bere lehen arrakasta ez ezik, bere lehen maitasuna eta abar kontatzen dituen bidaia. Futbolari buruzko film bat, baina baita gaztetan heltze-prozesuari buruzko film bat ere, zeure burua aurkitu eta hazteari buruzkoa”.
Juanjo Gimenezekin klausura
Jaialdiaren azken saioa Juanjo Gimenez zine-zuzendariari eskaini zitzaion. Fikziozko lau film labur proiektatu ziren (“Libre Indirecto”, “Máxima pena”, “Rodilla” eta “Ascenso”), futbola oinarri hartuta. Ondorengo solasaldian, Juanjo Giménezek horietako bakoitzari buruz hitz egin zuen. Lehen film laburraren eta azkenaren artean 23 urteko aldea dagoen arren, badira nolabaiteko batasun estilistikoa ematen dieten gako batzuk, adibidez, ahotsen eta planoen arteko jolasa eta umore sena, Berlangaren erara.
Athletic Club Fundazioak, Thinking Football Film Festival-en antolatzailea Sala BBK-rekin Melia Hotelekin batera, eskerrak eman nahi dizkie jaialdiaren hamargarren edizioa ahalbidetu duten pertsona, hedabide eta erakunde guztiei; izan ere, arrakasta handiz garatu da, beraz, Athletic Club Fundazioaren kultura ekimen aipagarrienetako bat sendotu delakoan gaude.