Athletic Club Fundazioak zinema ziklo bat helaraziko du Bizkaiko hainbat herritara. Orain arteko Thinking Football Film Festival jaialdiaren zazpi edizioetakoren batean Ikusleen Saria irabazitako filmez osatuta egongo da. Jatorrizko bertsioan emango dira, euskarazko azpitituluekin, eta sarrera doakoa izango da emanaldi guztietan.
Ziklo honen lehenengo geldialdia Getxo izango da. Urrian zehar Algortako (Muxikebarri) Areeta aretoan lau film emango dira, ikusleek ondoen baloratutakoen artean hautatuak. Urriaren 10ean, 19:30ean, “Nossa Chape” emango da, 2019ko edizioan ikusleen saria jaso zuena. Michael eta Jeff Zimbalist anaiek zuzendutako film horretan Chapecoense futbol klubaren berregituraketaren historia kontatzen da, 2016an talde osoa zendu baitzen, hegazkin istripu batean. Hurrengo hiru asteetan, 17, 23 eta 31n, ordu berdinean, honako filmak emango dira: “The Pass” (Erresuma Batua, 2016, Ben A. Williams), “Next Goal Wins” (Erresuma Batua, 2013, Mike Brett eta Steve Jamison) eta “Democracia em Preto e Branco” (Brasil, 2014, Pedro Asbeg).
Eta ez bakarrik Bizkaian, Thinking Football Madrilera helduko da laister. Sala Equis-en izango da, Urriaren azken egunetan.
Thinking Football On Tour inguruko informazio osoa honako webgunean aurkituko duzu: www.thinkingfootballfilmfestival.com