Thinking Football jaialdiaren XI. edizioa urriaren 9tik 14ra egingo da Bilboko Sala BBK aretoan eta filmak jasotzeko epea zabalik dago
Thinking Football Film Festival zinemaldiaren XI. edizioak baditu datak: urriaren 9tik 14ra. Ohikoa denez, Athletic Club Fundazioko kultur taldeak aukeratutako pelikulak Sala BBK aretoan emango dira. Hamaikagarren edizio hau Athletic Cluben 125. urteurrenarekin bat dator, beraz Thinking berezia izango da.
Halaber, gaur hasi eta ekainaren 30era arte, jaialdian proiektatu nahi diren filmak jasotzeko deialdia zabaltzen da. Filma aurkeztu nahi duten pertsonek edo erakundeek [email protected] helbidera idatzi behar dute, mesedez.
Thinking Football Film Festival jaialdiaren inguruko informazio guztia www.thinkingfootballfilmfestival.com webgunean.