Sei eguneko zinema eta futbola gonbidatu bereziekin, hala nola Thomas N ‘Kono, Liam Brady, Virginie Verrier, Ivano Bonetti, Miodrag Belodedici, Martin Bengtsson, Greg Cruttwell eta Brentford Penguins
Thinking Football Film Festival jaialdiaren XI. edizioak (Athletic Club Fundazioak antolatua, Sala BBK, Grupo Tecman, Melià Bilbao eta Metro Bilbaoren babesarekin, eta DAZN, LaLiga Fundazioa eta Vueling-en laguntzarekin, sei eguneko zinema eta futbola utzi dizkigu, baita Virginie Verrier zuzendari frantziarraren 2023ko Publikoaren Saria (“Marinette”) irabazi duen filma ere.
Jaialdiaren edizio honetara gonbidatutako pertsonen artean, futboleko mitoak nabarmentzen dira, hala nola Thomas N’Kono atezain kamerundarra, Liam Brady erdilari irlandarra, Sampdoria txapeldunaren Ivano Bonetti erdilari italiarra, Europako txapeldun birritan izandako Miodrag Belodedici, Brentford Penguins taldeko coach-a Allan Cockram edo Martin Bengtsson, 2022ko Publikoaren Saria jaso zuena “Tigrar” filmagatik.
Hain zuzen ere, aurtengo Thinking-en nobedadeetako bat izan da Suediako film hau goizeko bi emanaldi berezietan eman izana, ikastetxeetako nerabeei eta Lezamako teknikariei zuzendua. Martin Bengtssonek berak, Ronnie Sandhal filmaren zuzendariarekin batera, proiekzioen ondorengo solasaldian parte hartu zuen, eta oso gai interesgarriak jorratu zituzten, hala nola identitatea, presio soziala edo osasun mentala.
Era berean, Thinking-eko zineforumetan parte hartu zuten “La Bella Stagione” pelikularen Marco Ponti eta Leonardo Godano zuzendariak eta ekoizleak; “Green Lions” dokumentalaren Billy Dosanjh eta Yaw Basoah zuzendariak eta ekoizleak; “Liam Brady: The Irishman Abroad” filmaren Sean Casey zuzendariak; “Marinette” pelikularen Virginie Verrier zuzendariak; eta “Mighty Penguins” filmaren Louis Myles zuzendariak.
Azkenik, Sala BBK aretoan, Athletic Clubeko aurpegi ezagunak ere izan ziren, bai eta zinema-jaialdian ohikoak direnak ere, hala nola Jose Angel Iribar, Oscar de Marcos, Mikel Vesga, Iraia Iturregi, Ainhoa Tirapu, Garazi Murua, Marta Unzue (“Marinette” pelikulara emakumezkoen lehen bi taldeak joan ziren, osorik), eta Zuzendaritza-Batzordeko ordezkari ugari: Nerea Ortiz, Jon Ruigomez, Josetxu Urrutia, Egoitz Begoña, Igor San Roman, Laura Ruiz de Azua, Jon Salinas, Ana Diez eta Goizalde Santamarina.