Zazpi hilabetez asteroko lan saioetan eta lehiaketan aritu ostean, Athletic Club Fundazioak LaLiga Genuineko bigarren edizioaren titulurik garrantzitsuena berriz ere irabazi du, hots, Fair Play atala 356 punturekin, “denboraldi osoan jokatutako partida guztietan erakutsitako kiroltasuna, errespetua eta joko garbiagatik”. Lehiaketa hau futbol munduan gizarteratzeko eredutzat jotzen denez gero, lorpen bikaina dela deritzogu; izan ere, Athletic Club Fundazioak lortu duen esker ona LaLiga Genuineko zentzua eta espiritua hobekien islatzen duena da. Txapelketaren azken jardunaldia, amaierako ekitaldia eta garaikurren banaketa Valentzia CF-ko Kirol Hirian egin ziren azken asteburuan.
Eli Ibarrak, Esteban Feijook eta Diego Feijook zuzendutako jokalariek, zale zuri-gorriek dituzten balioen ordezkari izaten segitzen dute nonahi. Athletic Cluben janzkera ofizialarekin erakusten duten harrotasuna, zaleek haiek ezagututa barneratzen duten bezalakoa da, ia ezinbesteko nahasketa da, benetazko harrotasun garbia baita. Athletic Clubek Fundazioaren taldeak proiektatzen duen adiskidetasun eta kiroltasun irudiarekin osoki bat egiten du. Zorionak!