Athletic Club Fundazioak, gure Genuine taldeak, asteburu honetan ekingo dio 2022/23 denboraldi berriaren lehen faseari
2022/23 LaLiga Genuine denboraldia abian da. Athletic Club Fundazioak emozioz eta ilusioz beteriko lehiaketa honen bosgarren edizioko lehen hiru partidak jokatuko ditu asteburu honetan Tarragonan. LaLiga Genuine leloak dioen bezala: “Partekatu lehiatu baino lehen”.
Genuineko lehoiak larunbat goizean estreinatuko dira Deportivo Alavesen aurkako derbiarekin. Arratsaldean, FC Andorraren aurka neurtuko dituzte indarrak, lehen fase honetan SD Huescaren aurkako partidarekin amaitzeko.
Bosgarren denboraldi honetako lau faseak bi talde berriren parte-hartzearekin hasiko dira: Fundación Real Madrid eta Andorra Fútbol Club. Hiru multzotan banatuta, gure Athletic Genuine Respeto taldean sartu da.
Nobedade gisa, aurten Fair Play garaikurraren hiru irabazle egongo dira, talde bakoitzeko bana. Hain zuzen ere, Genuineko lehoiek irabazi dute sari hau lehen lau edizioetan.
LaLiga Genuineren bigarren fasea bi egoitzatan banatzen da, eta Lezama berriro prestatuko da martxoaren 24, 25 eta 26ko asteburuan egoitza izateko.