Bigarren fasea bi multzotan banatuko da, martxoaren 24, 25 eta 26an Bizkaia bisitatuko du eta Athletic Club Fundazioa izango da talde anfitrioia
Pasa den ekainean LaLiga Genuine 2021/22ko Azken Fasea ospatu ondoren, Athletic Club Fundazioa azaroaren 11n Tarragonan hasiko den denboraldi berriko talde anfitrioia izango da berriro. Hain zuzen ere, LaLiga Genuineren bigarren fasea bi egoitzatan banatzen da, eta Lezama berriro prestatuko da martxoaren 24, 25 eta 26ko asteburuan egoitza izateko.
Bosgarren denboraldi honetako lau faseak bi talde berriren parte-hartzearekin hasiko dira: Fundación Real Madrid eta Fútbol Club Andorra.
Hiru multzotan banatuta, gure Athletic Genuine Respeto taldean sartu da.
Nobedade gisa, aurten Fair Play garaikurraren hiru irabazle egongo dira, talde bakoitzeko bana. Hain zuzen ere, Genuineko lehoiek irabazi dute sari hau lehen lau edizioetan.