Athletic Club Fundazioak denboraldiko bigarren fasea jokatuko du asteburu honetan Cadizen
Athletic Club Fundazioak, Genuine taldeak, Cadizeko Bahia Kirol Hirian LaLiga Genuine denboraldiko seigarren denboraldiko bigarren fasea jokatuko du asteburu honetan. Jokalariak hegazkinez abiatuko dira gaur ostegunean Loiutik Cadizerako bidean, ekipajea futbolaz gozatzeko gogoz beteta. Lehiaketa honetan nagusi den kirol-legeak egun bakoitza festa handi bat bihurtzen du, bai taldeentzat, bai zaleentzat. Partida ofizialak jokatzeaz gain, bidaia honetan Cadizeko museoa bisitatuko dute eta mozorro-festa batez gozatuko dute.
Athletic Genuine “Inclusión” taldean sartuta dago, hau da, LaLigan parte hartzen duten 46 klubak banatzen diren bi multzoetako baten barruan.
Lehen fasean Athletic Genuinek Valencia CF, UD Almería eta UD Ibiza izan zituen aurkari, Fair Play txapelketan puntuaziorik altuena lortuz.
Bigarren fase honetan, Córdoba CF (larunbatean, 11:00etan), Club Gimnástic Tarragona (larunbatean, 17:30etan) eta Levante UD EDI (igandean, 12:00etan) izango ditu aurkari.