LaLiga Genuinek bertan behera utzi du Lezaman ekainaren 5ean, 6an eta 7an egitekoa zen laugarren faseko ospakizuna
Athletic Club Fundazioak, gure Genuine taldeak, itxaron egin beharko du laugarren eta azken fasearen etxeko taldea izateko, antolatzaileek ospakizuna sine die atzeratzea erabaki baitute. LaLigak aurretik atzeratu zuen hirugarren fasea. Bitartean, LaLiga Genuinek lehentasunezko helburuak betetzeko aukera egokienak aztertzen ditu: parte hartzen duten talde guztien, haien familien eta zaleen osasuna zaintzea, eta lehiaketari baldintza ezin hobeetan ekitea, beharrezkoa ez den arriskurik hartu gabe.
Hirugarren eta laugarren faseen behin betiko datak zehaztuko dira osasun-egoera egokia den objektiboki baloratu ahal denean. Lehiaketan parte hartzen duten guztiek ahalik eta segurtasun bermerik handienak izan beharko dituzte. Atzerapenaren unean, eta jokatutako bi faseen ondoren, Athletic Club Fundazioa da Fair Playko sailkapeneko liderra 179 punturekin.